Atzo, ibiltariak Igorrera heldu ziran; ibilbidean jarraituko dau hainbatek eta beste batzuk batuko jakez.
Zeanurin amaituko da gaur Igorren hasiko dan etapa. Etapa erraza dala esan dabe, baina azkenean errealitate gatxak erakutsiko dira, hain zuzen be, gure inguruko lagun askok jasaten dabezanak eta Caritas Bizkaia erakundetik arintzen saiatzen diranak.
Arratiako trena
Arratiako trena, Bilbao Durangogaz eta Arratiagaz lotzen eban tranbia historikoagaz alderatuz, gizarte bazterketa jasaten daben pertsonen aldeko akonpainamendu eta hobetzerako bidea irudikatzen dauan metafora da.
Egitasmo honen bidez, eskualdeko herritarrei arreta eskaintzen jake, euren berariazko preminei egokitutako laguntasuna eskaintzen saiatuz.