Bizkaiko hainbat lekutako parrokia, alkarte, mobimentu, talde eta pastoral eragile batuko da kurtso hasierako ‘Goazen!’ ekitaldian, “alkartuta” egoteko.
Ekitaldia goizeko hamarretan hasiko da eta Durangoko basilika izango da topagune nagusienetakoa. Musika, otoitza, solasaldia eta ospakizunak izango dira. Gainera, herriko lekurik esanguratsuenetako batzuk bisitatuko dira.
‘Goazen!’ ekitaldia aukera ederra da, beste behin be, geure burua alkarte lez ikusteko eta esperientziak batera jartzeko. Alkartuta, begirada batez, kurtsoari hasiera emoteko era desbardina da.
«Alkartuta»: batera aurrera eginez
«Alkartuta» aurtengo ekitaldirako goiburuak alkartean eta pertsonen, parrokien eta askotariko errealitateen artean eratutako loturetan jartzen dau arreta.
Gazteek, gainera, aparteko agerpena izango dabe, aurton talde antolatzailean dagoz-eta, aurrera-pausua emon eta partaide izateaz gainera, antolatzaile bihurtuta.
‘Goazen!’ ekitaldiak jarraipena izango dau domekaz parrokietan
Topaketa ez da zapatuz amaituko. Irailaren 27an, domekaz, Bizkaiko parrokia guztietan emongo jako jarraipena Durangon bizi izandakoari.
Asteburu berean, kurtsoko lehenengo kanpaina egingo da, Caritas Bizkaia erakundeari dagokiona. Batu daiten dirua parrokietara eta erakundera zuzenduko da. Beraz, ospakizuna eta premina gehien dabenen aldeko konpromisoa buztartuko dituan kurtso hasiera izango da.
Durangon, «Alkartuta», alkartea nabarmenduz, aurrez aurre dituan erronkei batera aurre eginez, Bilboko eleizbarrutiak kurtso barriari asiera emongo deutso.







