24-02-2026 Martes, I semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 HOAC eta Ekintza Katolikoaren deia Garizumako erretiroan parte hartzeko
24.02.2026

HOAC eta Ekintza Katolikoaren deia Garizumako erretiroan parte hartzeko

"Garizuma honetan, ausartu zaitez errealitateari Jainkoaren begiez begiratzera eta XXI. mendeko Eleiza eraikitzera", esaldi esanguratsuaz baliatu dira Bilboko eleizbarrutiko Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea (HOAC) eta Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG) martxoaren 7rako antolatu daben Garizumako erretirorako deialdia egiteko. Zorrotzako Mirarigilea parrokian izango da, Pepelu Iglesias HOACeko kontsiliario eta Astrabudua-Erandioko Patoral Barrutiko (PB) abadea gidari dala. 

Erretiroa goizeko hamarretatik arratsaldeko bostak eta erdiak arte izango da. Bakotxak bere jatekoa eroango dau eta HOACek kafea eskainiko deutse partaideei goizerdian.

Gehiago jakiteko, 630 33 24 29 telefonora deitu edo bilbao@hoac.es helbide elektronikora mezua bialdu.

IZENA EMOTEKO: https://forms.gle/t9ghpVGh5RYaKCx26

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Erretiroa, HOAC