19-11-2024 Martes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 75. urteurrena 5 Hogeta hamar urteren buruan, Eleizbarrutiak Derioko Seminarioko kapera nagusia zabalduko dau
11.09.2024

Hogeta hamar urteren buruan, Eleizbarrutiak Derioko Seminarioko kapera nagusia zabalduko dau

Bilboko Eleizbarrutiak bere sorreraren 75. urteurrena ospatzeko ekitaldiei hasiera emongo deutse ehunka lagun batuko dituan baterako ekitaldian. Hasierako ekitaldi nagusia irailaren 28an izango da, Derioko Seminario zaharrean kokatuta dagoan Bizkaiko kaperarik handienean. Kapera hori itxita egon da hogeta hamar urtez eta urteurrena ospatzeko atondu eta zabaldu da barriro. Mila eta berrehun metro karratu inguru eta hogei metro inguruko altuera dauan tenplu honek sei eleizpetan antolatzen da, hormak adreiluz ixten dira eta Jose Maria Muñoz artistak egindako beirate handiak ditu. Gainera, 'Goazen 2024' kurtso hasierako ekitaldi nagusi honetan, Xabi Aburruzaga trikitilariak beren-beregi urteurren honetarako konposatutako gaia aurkeztuko dau zuzenean.

Bilboko Eleizbarrutian hasi barri dogun kurtsoari hasiera emoteko, hilaren amaieran ekitaldi ofiziala ospatuko da Bizkaiko Eleizarentzan esanguratsua dan eraikinean, Deroplp Zentrumen.

Bilboko Eleizbarrutiko abadegaiak hezi ziran eraikin honetan urte luzez. Seminario bi egozan eta 1961ean inauguratutako kapera nagusia. Jose Maria de la Vega arkitektoak eban egitasmo zabalagoaren ondorio izan zan kapera hau.

Arte-adierazpen modernoari erantzuten deutsen beirateak ditu. Beirate horreen zirriborro gehienak Eleiz Museoan arte garaikideari eskainitako aretoan dagoz. 

Kapera nagusiko beirateak
Derioko kapera nagusiko zenbait beirate

Jose Maria Muñozek egindako beirate honeez gain, altzariak, Pares eskultorearen kurutze-bidea eta hil barri dan Vicente Larrea eskultoreak egin eban eta absidea errematatzen dauan San Pauloren eskultura.

San Paulo, kapera nagusian
San Pauloren eskultura, Vicente Larrearena

Eraikin historikoa

Seminarioetako bat 1974ra arte egon zan zabalik; orduan lekualdatu egin eben eta eraikinean ikastetxea zabaldu zan.

Gaur egungo eraikinean hainbat enpresa eta Eleizbarrutiko zenbait erakunde dago. Irailaren 28an, bisita gidatuak egingo dira honako erakundeetara: Artxiboa, liburutegia, Labayru Fundazinoa eta Begoñako Andra Mari Unibertsitate Eskola (BAM). Kanpoaldean, Bizkaiaren ingurumenaren aldeko konpromisoa erakusten dauan Adiskidetasunaren basoa dago.

Ospakizuna eta jolas-jarduerak

Irailaren 20a da ekitaldian izena emoteko azken eguna. Gaur arte, 200 lagun inguruk emon dau izena. 

Ekitaldia goizeko 10:00etan hasiko da eta 14:00etan Seminarioko frontoian egingo dan lunchak emongo deutso amaiera. Ahalik eta lagun gehiagok parte hartu daian, bikaritzetan autobusak jarriko dabez. 

Ezustekoak eta estreinaldiak

Barritasunetako bat, logo barria da. ‘Goazen!’ ekitaldian “bizia hartuko dau”, lagun askoren eskutik. Gainera, lehenengo aldiz honako ekitalditan, ‘txiki-gunea’ atonduko da familiek parte hartzeko aukera izan daien. 

Beste alde batetik, Xabi Aburruzaga trikitilariak urteurrenerako beren-beregi konposatu dauan abestia estreinatuko da. Letra Javier Onaindia Eleizbarrutiko irratietako zuzendariarena da eta Naiara Trifol abeslariak zuzenean abestuko dau. 

Eleizbarrutiaren 75. urteurrena ospatzeko ekitaldien sustapenaz arduratzen dan taldeak eta ‘Goazen!’ ekitaldirako batzorde teknikoak ezustekoren bat eskainiko deutse, “opari moduan’, kurtso hasierako ekitaldira joan daitezenei.

75. urteurreneko ekitaldien prestaketarako batzordea
75. urteurreneko ekitaldien prestaketaz arduratu dan batzorde teknikoa kurtso hasierako batzarrean

Gotzainaren deia

Atzo, Radio Popular-Herri Irratian On Joseba Segura gotzainari alkarrizketa egin eutsen eta ekitaldian parte hartzeko dei egin eban, “etorkizunari begiratuz, askatasunez eta ikuskera barriaz”.

Invitación del obispo al Goazen 2024

Azoka eta BizkaiBira

Kurtsoan zehar, beste ekitaldi nagusi bi izango dira Eleizbarrutian: azoka, BECen, maiatzean, eta ibilaldia oinez, lurralde osoan 19 etapa burutuz, udan (ekaina-uztaila). 

Imagen antigua de la capilla central vista desde el coro