João Braz de Aviz kardinal eta Biziera Sagaraturako Institutuetarako eta Biziera Apostolikoko Alkarteetarako Dikasterioko prefektu erretiratua izango da buru Pedro Aguado gotzain ordenatu eta Huesca eta Jacako gotzain lez karguaz jabetuko dan eleizkizunean. Carlos Escribano Subias Zaragozako artzapezpikuak eta Vicente Jimenez Zamora Zaragozako artzapezpiku erretiratu eta Huesca eta Jakako administratzaile apostolikoak emongo dabe alkar-eza.
Hiru honeek lagun dituala joango da katedralaren atarira eta bertan kapituluak eta eleiz agintariek egingo deutse harrera 10:30etan.
Roman Walczakek, nuntziaturako kontseilari Espainian eta Vatikanoko nuntziaturaren ordezkari Espainian, Pedro Aguado eta Huescako eleizbarrutia agurtuko ditu Leon XIV.a aita santuaren izenean.
Eleizkizunean, Gabriel Mata organista arduratuko da liturgia girotzeaz eta Jose Carlos Garcesek zuzendari-lanetan eta organista laguntzaile lez jardungo dau.
Biografia
A. Pedro Aguado Bilbon jaio zan 1957ko ekainaren 26an. Nobizio-aldiko urtea Orendaineko (Gipuzkoa) etxean egin eban. 1975ko abuztuaren 24an egin eban profesa sinplea eta 1979ko abuztuaren 25ean nagusia, Iruñako “San Jose de Calasanz” alkartean eta hemen egin zan abade 1982ko ekainaren 13an.
Irakasle-ikasketak egin ebazan Bilboko “Begoñako Andra Mari” irakasle eskolan (1978). Eleiz zientzietan lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatearen menpe dagoan Teologiarako Goi Zentruan (1982) eta Filosofia eta hezkuntzaren zientzietan lizentziaduna Deustuko Unibertsitatetik (1988).
Ekonomo izan zan ordenaren hainbat alkartetan: Bilbon (1975-1978), Iruñan (1978-1982) eta Iruñako Joan XXIII.a alkartean, eta hemen bokazino pastoraltzaren arduradun be izan zan (1982-1985). Bilboko alkarteko errektore izan zan hamar urtez (1985-1995). Gainera, Iruñako Calasanz ikastetxeko (1982-1985) eta Bilboko ikastetxeko (1985-1995) pastoral arduradun izan zan. Baskoniako Probintziako errektore eta juniorren maisu izan zan (1985-1995), probintzial laguntzaile (1988-1995) eta Baskoniako probintzial nagusi (1995-2007) eta Emauseko probintzial nagusi (2007-2009).
Probintzial eta Nagusien Batasuneko Batzorde Eragileko kide izan da (2012-2021). “Orden de las Escuelas Pias” dalako nagusi izan zan, 2009tik hasita; Probintzial eta Nagusien Batasunetako Heziketarako Batzordeko presidente eta kongregazinoaren kontsultore Vatikanoko heziketa katolikorako 2016tik.