Ez da nahitaezkoa izena emotea bihar Ziortzan egingo dan ibilbiderako. Elezaharrak, eraikuntzak, suteak, aterpetxeak…, danetik bizi izan dabe Santo Tomas eleizan eta Ziortzako monasterioan. Hitzordua herriko plazan da, goizeko 10:30etan.
Eleizaren arkitekturaren historiaren inguruko argibideen ostean, partaideek oinez egingo dabe bidea Ziortzako monasterioraino. Bertan egingo dan geldialdian, eraikinaren bilakaera azalduko da.
Landa-eremuko arkitektura-ondarea
Joan dan zapatuz, pastoral kurtsoari hasiera emon eutsan Goazen ekitaldian nabarmendu zan Argiñetako nekropoliak protagonismoa izango dau barriro be asteburu honetan. Zapatuan bisitatu ez ebenentzat eta gura daben guztientzat, lekuko udalak eta turismo-bulekoak bisita bi antolatu dabez.
Nekropolia Bizkaiko hilobi-monumenturik adierazgarriena da, bertan dagozan sarkofago eta hilarriengaitik, eta hain zaharrak izanda (XII. eta IX. gizaldikoak), egoera onean egoteagaitik.