01-09-2024 Domingo, XXII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Kultura 5 Ihes-aretoa dauan museo bakarra, zabalik Aste Nagusian
19.08.2024

Ihes-aretoa dauan museo bakarra, zabalik Aste Nagusian

Gaur, urteko astelehen guztietan lez, Eleiz Museoa itxita egongo da, asteko atseden-eguna dalako. Halanda be, Aste Nagusiko gainerako egunetan zabalik izango da ohiko ordutegian. Barikuz, jaietako egun nagusian, jaiegunetako ordutegian bisitatu ahal izango da, goizeko 10:30etatik eguerdiko 13:30etara. Museoko arduradunen esanetan, egunotan, bisitari gehienak, turistak dira eta dei egiten deutse bizkaitarrei, Museoan gordeten diran 500 artelanen bidez Bizkaiko kultur ondarea ezagutu daien. 

Bilboko Eleizbarrutiko Eleiz Museoa zabalik izango da Bilboko jaietan..

Erakusketa iraunkorragaz gainera, ‘Atxuriko Abadia” ihes-aretoak familia edo koadrilagaz dibertitzeko aukera eskaintzen dau. Ezinbestekoa da aldez aurretik ereserba egitea. 

Ibilbide birtuala Donejakue Bideko eleizetara

Museoaren web orrialdean bisita birtuala egin daiteke jente askok egiten dauan Kostaldeko Donejakue Bideko eleizetara. Markinako Arretxinaga ermitan hasten da bisita eta Balmasedako Santa Klaran amaitu.

Bizkaiko ermitak

Baseliza edo elizañoak eremuetan dagozan santutegiak dira.Gure ohiturei estu lotutako kultur osagaiak dira.

Bizkaian zazpiehun ermita baino gehiago egon zan, gaur egun, zutik dagozanak laurehun inguru badira be. Ermita horreek, euren ohikune eta ohiturakaz, gure herri honetan sakralizazinoak izan dauan garrantziaren barri emoten deuskue. Eleiz Museoak klick batez ezagutzeko aukera emoten dau.