“Geure ordua da” goiburuaren haritik, Bilboko eleizbarrutiak ardurakidetasuna eta parte-hartzea sustatzen dituan Eleiza eratzen laguntzeko deia luzatu dau.
Prozesu hau beren-beregi jarduera honetarako prestatu diran eta parrokia eta pastoral barrutietan ospatzen diharduen saioak sustatzen dabezan 180 bideratzaleri esker garatzen ari da.
Otsailak 28, Gurutzeta-Barakaldon (I. eta II. bikaritzak)
Martxoak 14, Zornotzan (IV. eta V. bikaritzak)
Bikaritzetako batzarren ostean, boto gehien jaso daben gaien eta jasotako ekarpenen barri emongo da eta emaitza eta ondorioak EPKari (Eleizbarrutiko Pastoral Kontseilua) eta AKri (Abade Kontseilua) aurkeztuko jakoz lehentasunak eta ibilbidea adosteko. Ondoren, GKak (Gotzain Kontseilua) ebatziko dau une horretatik aurrera garatu beharreko lan-egitasmoa eta sinodorako eleizbarrutiko taldeak sustatuko ditu hurrengo aldiak.






