21-12-2024 Sábado, semana - adviento
Bizkeliza 5 Kultura 5 Ikuskizun solidarioa zapatuz, Bilbon, ‘Uganda Sticks eta Ruandako tanborrak’ taldeagaz
26.12.2019

Ikuskizun solidarioa zapatuz, Bilbon, ‘Uganda Sticks eta Ruandako tanborrak’ taldeagaz

Dantza, antzerkia eta perkusinoa nahastatzen dituan ‘Uganda Sticks eta Ruandako tanborrak’ taldeak bere egundoko ikuskizuna eskainiko dau datorren zapatuz, abenduak 28, Bilboko Karmeneko Ama parrokian iluntzeko 20:15etan, ‘biziak salbatzeko musika’ alkartearen alde

Mbabazi Joana, Yiga David, Kalule Michael, Mukwabi Jeremiah, Adai Eric Moses, Sserugo Allan eta Wasswa Swahibu Semwogererek osatzen dabe taldea. ‘Biziak salbatzeko musika’ GKEaren barruan hezita, ehunka bider taularatu izan dira Espainian, bost bider Ugandako egitasmoaren eta umezurtz-etxearen oinarri finantzarioa dan ‘Aba Taano’ bostekoagaz.

Iglesiasek azaltzen dauanez, euren emonkizunean emakumezkoek jasaten daben mutilazinoa be salatzen dabe: “antzezlan txiki ikaragarria da eta, bigarren zatian poz-eztanda bizi daiteke euren tanbor eta ruandar erritmoakaz”. Dantza garaikideak, afrikarrak, tribalak dantzatzen dabez, kamera geldoan edo erritmo bizian. “’Uganda Sticks’ taldearen ikuskizuna garbiada, erabt afrikarra eta egundoko arrakasta lortu dau eskaini daben leku guztietan, antzoki, auditorio, eleiza, plaza, jolastoki…, danetan”. Sarrerak 10 euro balio ditu eta ikuskizuna hasi baino ordu bi aurretik eskuratu ahal izango dira areto nagusiko txartel-leihatilan.

galeria ikusi (4)