22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Asteburuan, kurtso hasierako ekitaldiak, gazteria eta alkartasuna
09.10.2023

Asteburuan, kurtso hasierako ekitaldiak, gazteria eta alkartasuna

Gotzainak batzar bi izan ditu gazteakaz asteburu honetan. Barikuz, Corpus Christi parrokiako gazte batzukaz alkartu zan eta aurkeztu eutsezan hainbat konturen inguruan jardun eban. Atzo, joan dan abuztuan Gazteen Munduko Egunean (GME) parte hartu ebenetako batzukaz alkaru zan Areetako Mesedetako Ama parrokian. Ekitaldi horreen eta asteburuko beste hainbaten barri emongo dogu:

Gotzaina gazteakaz batu da Bilboko Corpus Christi parrokian eta Areetako Mesedetako Ama parrokian

Corpus Christi parrokiako gazteek, barikuko batzarraren amaieran, esaldi bat nabarmendu eben, izan be, “arrasto handia itzi eban guregan eta ez dogu sekula ahaztuko: ‘gazteak ebanjelizatu leikiezan bakarrak, badakizuen nortzuk diran?… gazteak eurak!”. Esaldi honek, adierazo dabenez, “indar eta adore emon euskun gazteok gure bizigiroak ebanjelizatzeko dogun erronka aurrera eroateko”. 

El obispo, en El Corpus, el viernes.

Atzo -domeka-, joan dan udan Lisboan ospatu zan GMEan parte ebenak eben hitzordua Areetako Mesedetako Ama parrokian. Arratsaldeko seietan emon eutsen hasiera saioari eta harreraren ostean, otoitzaldia ospatu eta argazkien eta GMEko mezuen bideoa ikusi eben. 

Taldeka batu ziran gero eta solasean jardun eben, Jose Eizagirre Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako gazteen saileko kidearen esanetan, “bizi izandako esperientzia hori alkarte eta parrokietan batera jarteko bideak arakatuz. Deialdia be luzatu zan, gazteak PB eta parrokia alkarteetara hurreratu eta bertan konprometitu daitezan”. Gotzaina buru zala eta parrokia alkartearen partaidetzaz ospatu zan Eukaristiaren ostean, kopau bat hartu eben.

Gotzainaren batzarra GMEko gazteakaz Areetako Mesedetako Ama parrokian

Pastoral kurtsoaren hasiera San Anton eleizan (Alde Zaharra PB)

Familien lehenengo Eukaristia ospatu da Fernando Marcos Bilboko bikarioa eta Luis Alberto Loyo Alde Zaharra Pastoral Barrutiko (PB) parrokoa buru zirala. PBko talde guztiak ordezkatuta egon ziran. Eukaristia amaitzeaz batera, jai-giroan alkartuta jarraitu eben.

Kurtsoaren hasiera Zaldibarreko parrokian

Atzo -domeka-, ospatu zan, Txomin Alonso abadea izan zan buru Eukaristian. Haziak erein ebezan parrokiako 11 taldeak irudikatuz eta haziak banatu ziran partaideen artean, “lekukotasuna emongo dozue nigaz zagozelako” goiburuaren haritik. Jainkoaren hazi izan “gure alkartean mila koloreen aniztasuna baloratu, autortu eta onartu egiten dogunean”: 

Zaldibar

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Senegaldar alkartearen topaketa, Durangon

Senegaldar senidetasuna Euskadiko alkartea azapatuz batu zan Durangoko Santa Ana parrokian. Jai-giroko ekitaldiari hasiera emoteko, Eukaristia ospatu eben Alex ALonso IV. bikaritzako bikarioa eta Agustin Podka afrikar alkartearen abade erreferentea buru zirala. Ospakizunean izan zan, gainera, Marije Calvo Karidade eta Zuzentasunerako Migrazinoetarako saileko arduraduna.

Senegaldar alkartea Durango

Ermuko parrokiaren babesa minbiziaren aurkako ibilaldiaren IX. ekitaldiari

Joan dan eguaztenez, urriak 4, Ermuko Santiago Apostolua parrokiako batzordeak aho batez onartu eban atzoko -domeka- kolektaren %20a minbiziaren aurkako IX. ibilaldiari emotea. Txomin Alonso parrokoak azaldu dauanez, ekimen honek babes zabala dau herritarren artean eta diru-iturri esanguratsua da gaixotasun honen inguruko ikerketetarako. Zehazki, aurton batutako dirua tumore solidoen ikerketa egingo dauan Cristina Eguizabal Biocruces Osasun Ikerketarako Institutuko ikerlariaen bekarako izango da. “Dohain honegaz, Ermuko Santiago Apostolua parrokiak bat egin gura dau ekimen laudagarri honegaz. Keinu txikia, baina Kalkutako Teresa Donean esan ebanez… ‘tanta hori barik ozeanoa osatu barik legoke'”. 

Ekimen solidarioa Ermuan
Foto de grupo del obispo con los jóvenes, ayer en Las Mercedes de Las Arenas.