19-11-2024 Martes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Iralabarriko abesbatzaren kontzertua Kongoko amen alde
26.11.2022

Iralabarriko abesbatzaren kontzertua Kongoko amen alde

Fair Saturday dalakoaren barruan, Iralabarriko San Antonio abesbatzak kontzertua eskainiko dau gaur arratsaldeko zazpiak eta erdietan, Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian. 

Mufungaren Adiskideak Fundazinoak sustatzen dau ekitaldi solidario hau, eta batu daiten digu guztia Kongoko Errepublika Demokratikoko Mufungako “Mamans Catholiques” alkarteari emongo jako.

Iralabarriko San Antonio abesbatza

Maite Zugazaga eta Jordi Albaredak sortu eben 1998an, Iralako frantsizkotarren alkartearen laguntzagaz. Sortu zanetik aurrera, lan handia egin dabe eta, gaur egun, abesbatza entzutetsua da Bilbon eta Bizkaian.

Iralabarriko San Antonio abesbatzak mundu osoko hainbat lekutan emon ditu kontzertuak eta, urtero, makina bat kontzertu solidario eskainiz, behartsuenen alde jarten dabez euren ahotsak.

Gaur egun, 70 gizon eta emakumek osatzen dabe abesbatza eta Maite Zugaza da zuzendaria korua sortu zanetik.

Mamans Catholiques

“Mamans Catholiques” alkarteak babesik ez daukien ume eta gazteei (batez be emakumeei) laguntzen deutse Mufunga-Sampwen (Kongoko ED) eta inguruko herrietan garatzen dabezan egitasmoen bidez. Joskintza-tailerra da egitasmo horreetako bat eta beroni esker amek heziketa jasoten dabe eta euren etorkizuna landu. Era berean, soloko produktuakaz errezetak prestatzen laguntzen deutse, familiak, batez be txikienak, era orekatuan elikatzeko. Gainera, ortu txikian lantzen dabez, jakiak eskuratu eta banatu ahal izateko. Bekak be banatzen dabez, askotariko artikuluak, aitzurrak eta osasun-materiala, hain zuzen be, Bilbotik bialdutakoak eta eurentzat guztiz mesedegarriak diranak.Azken batean, emakume honeen ustez, emakumea heztea, herrialde osoa heztea da. 

Concierto solidario a favor de la RP del Congo, de la Coral Iralabarri