23-04-2024 Martes, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko asteko barriak
27.11.2022

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Astekoak’ sail honetan, On Joseba Segura gotzaina Espainiako Gotzainen Batzarraren osoko bilkuran izan dala jasoten da.

Gotzainen Batzarraren osoko bilkuran, besteak beste, EGBko Idazkari Nagusia aukeratu dabe 2023-2027 aldirako.

Beste alde batetik, Eleizbarrutiak Abendu- eta Gabon-aldirako argitaratu dituan lagungarrien ingurukoak nabarmendu dira webean. Lagungarri horeek bakarka edo taldean hausnartu eta landu daitekez Abendualdian zein Gabon-aldian. Eleizbarrutiko parrokiei zein erakunde, alkarte eta taldeei eskainitako proposamenean, Jose Mari Kortazar abadeak konposatutako eta Ana Berrizbeitia Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako kideak Imanolen ‘Udazken laztanari sei zortziko’ doinuagaz abestutako bertsoak eskaini dira, besteak beste.

Hainbat berbaldi aste honetan

Carmen Bernabek “Sinodo-senaren unea” mintegian jardun eban, hain zuzen be, Bilboko Eleizbarrutiko Laikotzarako Idazkaritzak eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) sustatutako ekimenean.

Bere aldetik, Carmen Garcia Peña Sinodo-seneko Eleizaren aldeko Sinodoari buruzko Comillaseko irakasleak, sinodo-seneko Eleizaren aldeko prozesuaren mundu osoko garapenaren inguruan jardun eban. Bere ondoren, Idoia Perez Mendiolak Sinodoak Bizkaian aurkezten deuskuzan erronkak aitatu ebazan.

Web orrialdeko Eleizbarrutiko barrien artean, Kinga V. Schierstaedtek, Laguntza Eleiza Behartsuari Pontifize Fundazinoaren eskutik, eskaini eban “Eleiza Afrikan gaur” berbaldi-solasaldia be nabarmendu da.

Bidezko merkataritzarako Kidenda dendaren hogeigarren urteurrena eta berau ospatzeko ekitaldiak be jaso dira web orrialdean.

Guzti horrekaz batera, honako honeek be jaso dira: Eleizbarrutiaren partaidetza Bilboko Udalak Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazotearen aldeko Egunaren inguruan antolatutako ekitaldi instituzionalean. Bertan, Kerman Lopez bikario nagusiak parte hartu dau gotzainaren izenean.

Sopuertako San Viator Eleizbarrutiko ikastetxearen egitasmoan parte hartzen diharduen Malawiko 16 lagunen ingurukoak eta Iralabarriko abesbatzak Kongoko amen alde eskaini dauan kontzertu solidarioari buruzkoak be azaldu dira webean.

Hauxe da Astekoak, eleizbarrutiko barrien minutu bateko laburpena.