16-04-2024 Martes, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Iritsi da Bilbora jaiotzez gozatzeko sasoia
28.11.2022

Iritsi da Bilbora jaiotzez gozatzeko sasoia

Eguen honetan –abenduak 1- hasi eta urtarrilaren 8ra arte, “Munduko jaiotzak” erakusketa egongo da ikusgai (sarrera doan) Eleiz Museoan (Gizakundea plaza, 9B. Bilbao). Gainera, abenduaren 3tik11ra, jaiotzen inguruko artisau-azoka egingo da Gizakundea eleizan eta, urtarrilaren 8ra arte, eta hau be eleiza berean, zabalik dago Justo eta Pastor Alkarteak jarri dauan jaiotzen erakusketa.

Eleiz Museoak datorren eguenez zabalduko dau “Munduko jaiotzak” erakusketa eta zabalik egongo da urtarrilaren 8ra arte.

Erakusketaren aurkezpenean azaldu dabenez, “herri bakotxa bere lurreko ohiko bitartekoez, dalako inguru jakin horretan gehien lantzen diran materialez edo lekuko artisautza bereizgarriaz baliatzen da. Holan, asto eta idi eta guzti osatzen dan ohiko jaiotzaz gainera, andetar arropez jantzitako eta llamez inguratutako familia aurkitu geinke, ebanoaren zurez landutako afrikar jaiotzak pertsonaia altu eta argalakaz, suitzar jaiotzak kristalez eta oso fin landuta filigranakaz, mexikar jai alaiak non artzainek gitarra joten daben…”. Erakusketan ikusi daiteke eherrialde bakotxak gai berari, Beleneko jaiotzari, gehitzen deutsan kultur aniztasun eta aberastasuna.

Jaiotzak klaustroan

Erakusketa hau leku bikainean jarrita dago, hain zuzen be Eleiz Museoko klaustroan. Estalita dagozan galeria zabal bi ditu eta erdialdean, irekita dagoan lekuan, jaiotza txiki horreek ipinieta dagoz. Iluntzean doazanek, jaiotza irudikatzen dauan mural fluoreszenteaz gozatuko dabe.

Klaustroak izango dira eskuragarri, gainera, datorren barikutik abenduaren 20ra arte, “KOMENTUKO GABON-GOZOKIAK”. Azoka txiki honetan, hainbat komentutako monjek errezeta tradizional eta osagai naturalekin egindako Gabon-aldirako askotariko jakiak aurkitu daitekez.

Ordutegiak:

Munduko jaiotzak (abenduaren 1etik urtarrilaren 8ra) Eleiz Museoan

Domeka eta jaiegunez: 11:00etaitk 14:00etara

Martitzen-zapatua: 10:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:00etara

Astelehenez: 10:30etatik 13:30etara. Sarrera doan

ORDUTEGI BEREZIA: ABENDUAK 3-10

11:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 19:30etara

Justo eta Pastor Santuak Alkartearen erakusketa

En todos los belenes se puede consultar la ficha de donde están elaborados.