26-09-2025 Viernes, XXV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Isladak” erakusketa, itsasadarrari begira
26.09.2025

“Isladak” erakusketa, itsasadarrari begira

Sergio Monederoren "Isladak" argazki-erakusketa aurkeztuko da gaur eguerdiko 12:00etan Portugaleteko zubi zintzilikarian,  Ze arrasto itzi deusku itsasadarrak? aldera hau abiapuntutzat hartuta eta argazkien bidez erantzuna emonez. Besteak beste, Bilboko gotzainak, katedraleko deanak eta Jesusen Mirabeek parte hartu dabe egitasmoan.

Bost urteko lanaren ostean, ISLADAK egitasmoa egia bihurtu da. Gaur eguerdiko 12:00etan aurkeztuko da erakusketa zubi zintzilikarian eta leku bitan egongo da: Zubi zintzilikariko terrazetan 125 panel izango dira ikusgai zenbait hilabetez eta Rialia Industria Museoan, itsasadarreko lanbideen erakusketa -25 argazki- dago ikusgai azaroaren 9ra arte.

Alkarrizketa Bilboko gotzainari Isladak egitasmorako:


 

‘Isladak’, Sergio Monedero argazkilariak Nerbioi itsasadarraren inguruan bost urtez egin dauan lanaren emaitza da. Itsasadarragaz lan- edo jolas-lotura daben 250 lagun ingururen begirada jaso dau, osagai geograriko honek ertz bietan bizi diranen nortasunean, izaeran eta bizitzan arrastoa itzi dauala agertuz. 

“Isladak” egitasmoan parte hartu daben Jesusen Mirabeak

Ze eragin izan dau itsasadarrak guregan? Ze arrasto itzi dau gure izaeran? Ze hartu-emon dogu itsasadarragaz? Galdera honeei eta antzekoei erantzun gura izan deutse Sergiok ikusgai diran argazkien bidez. 

Portugaleten egon ondoren, beste hainbat kultur aretotan ikusi ahal izango da, hurrengo, Gallartako Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoan.

Alkarrizketa Sergio Monederori Bizkaia Irratian: hemen.

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Erakusketa