02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Itaka-eskolapioen Bakearen Astearen 40. urteurrena
30.01.2024

Itaka-eskolapioen Bakearen Astearen 40. urteurrena

1964tik hasita, urtarrilaren 30ean, Indarkeriarik ezaren eta Bakearen Eskola Eguna ospatzen da. Makina bat jarduera antolatzen da ikastetxeetan egun horren inguruan, besteak beste, Bakearen aldeko Astea eskolapioen Bilboko ikastetxean. Aurton, 40. urteurrena ospatzen dabela-eta, "Bakearen Aste berezia ospatu gura dabe. Horretarako, geletan eta Calasanz mobimentuan egiten diran ohiko heziketa-saioez gainera, jarduera bereziak antolatu dabez".

“Oroimena dauan ikastetxea” ekimenagaz emon jaken hasiera Itaka-escolapios Bakearen Asteko jarduerei. Aitatutako ekimen horren bidez, ikastetxean, 1937 eta 1940 bitartean, kartzela jasan eben biktimak oroitu eta autortu egiten dira. Jon Penche eta Aitor Miñambresek berbaldia eskaini eben Bilbon sasoi haretan bizi zan une historiko eta soziala testuinguruan jarriz eta ikastetxeak izan eban egitekoa azalduz. Sergio Gonzalez ikastetxeko guraso eta talde antolatzaileko kideak sustatu eban saioa, biktima eta senideen lekukotasunak aurkeztuz.

Eskolapioak

Euren esanetan, “preso batek fusilatu aurretik bere familiari bialdutako gutunaren irakurketak eta ikastetxeko 5.000 presoen zerrendaren proiekzinoak emon eutsen amaiera, sentipen, balio eta esanguratasunez betetako ekitaldiari”.

Eskolapioak

Ekimen hau datorren zapatuz, otsailak 3, burutuko da 11:30etan, oroimenaren ekitaldi instituzionalagaz eta oroitzapenezko plakaren inaugurazinoagaz. Kerman Lopez Eleizbarrutiko bikario nagusiagaz eta On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratuagaz batera, han preso izan ziran batzuen senideak izango dira ekitaldian.

Ondoren, asteari amaiera emonez, bakearen aldeko ibilaldia egingo da ikastetxeko jolastokitik Arriaga antzokiaren inguruko plazaraino.

“Urteurren honetan, azken 40 urteotan indarkeria guztien aurka eta bakearen alde egin dan egundoko lan hezigarria gogoratuko dogu. Gaur egun horren inguruan bizi dogun egoeraz eta funtsezko gitxieneko oinarri etiko lez giza eskubideak errespetatuz gatazkak era baketsuan konpontzea lortzeko doguzan erronkez jabetuko gara barriro be”.

Bakearen aldeko eskola-eguna

EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sareko hainbat ikastegitan be Bakearen aldeko jarduerak egiten dihardue gaur. Hona hemen hainbat argazki:

Bakea
Bakea
Bakea
Bakea
Bakea
Bakea
Imagen de la Marcha por la Paz del año pasado.