05-06-2025 Jueves, VII semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Itsasadarra garbitzeko ekitaldia antolatu dau Ekintza Katoliko Orokorrak bere eguna ospatzeko
04.06.2025

Itsasadarra garbitzeko ekitaldia antolatu dau Ekintza Katoliko Orokorrak bere eguna ospatzeko

Datorren domekaz, ekainak 8, Ekintza Katoliko Orokorrak (EKO-ACG) bere eguna, "EKO eguna" ospatuko dau. Aurton, ekintza berezia burutuko dabe euren egunari lotuta, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoari (EEE) lotutako osoko ekologiari buruzko jardunbide baten inguruan landu daben kanpainaren barruan. Hain zuzen be, itsasadarraren bazterrak garbituko dabez, Basauritik pasatzen dan inguruan. Eleizbarrutiko edozein adinetako edozein taldek parte hartu leike, EKO egunean umeen gazteen eta helduen sektoreetako kideek parte hartzen dabe-eta.

EKO-ACG mobimentuak itsasadarra garbitzeko ekintza burutuko dau goizez Sagarrak alkarte ekologistaren eskutik. Alkarteak aholkularitza, ezinbesteko bitartekoak eta akonpainamendua eskaini deutsez.

Ondoren, Mendekosteko Eukaristian alkartuko dira Laikoen Apostolutzaren eta Ekintza Katolikoaren eguna Basauriko San Pedro Apostolua parrokiako alkarteagaz ospatzeko, Javi Garcia bertako moderatzaile eta euren kontsiliarioa buru dala. Parrokiako lokaletan egingo dan bazkariagaz emongo deutse amaiera jardunaldiari.