19-11-2024 Martes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Jaione Lopez misiolaria heldu da Filipinetara “gogotsu eta itxaropentsu”
28.07.2023

Jaione Lopez misiolaria heldu da Filipinetara “gogotsu eta itxaropentsu”

Jaione Lopez atzo arratsaldez heldu zan Manilara (Filipinak), datozan urte bietan bizi izango dan lekura eta hauxe adierazo eban lur hartzeaz batera: "zoriontsu, bidaia luzearen osean helmugara iritsi eta alkarte abegitsuaren harreragaitik. Gogotsu eta itxaropentsu eta euren kultura ezagutzeko irrikaz". Benetan, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena ospatu izan dan kurtsoari amaiera bikaina emon jako Jaione Lopezek, Eleizbarrutietako Misinoek bialduta, ekingo deutsan misino-jarduera honegaz. Datozan urte bietan Berrizko Mesedetako Misiolarien (BMM) alkartean bizi izango da eta eurakaz jardungo dau. 

Jaione Elorrion jaio zan eta txikitatik egon da parrokiari eta Eleizbarrutiari lotuta. Orain dala urte batzuk Ipar-Hegoaldea ikastaroa egin eta bokazino barria biztu jakon. 

Jaionek irakasle-ikasketak egin ebazan Gasteizen eta, Ipar-Hegoaldea ikastaroa egin ondoren, Kaikorrera (Kenya) joan zan Gradu Amaierako Lana (GAL) egitera. Hiru hilabetetan amaitzeko ustea eban, baina, han egoala pandemia gertati zam eta, azkenean, “hilabete bi gehiago egon nintzan han”. 

Jaione Lopez
Jaione aita eta ahiztaren artean, Bilboko aireportuan, hegazkinera igo aurretik.

Misino-bokazinoa

Jaionek azaldu dauanez, “nire kasuan, lagun askoren hurkotasun eta laguntasuna izan dot”. Bere esanetan, “ilusinoz beteta nago Berrizko Mesedetako Misiolariakaz egingo dodan lanagaitik, neure bokazinoagaz bat dator-eta: heziketa, pastoraltza eta osoko ekologia”.

Misino-bialketa

Ekainaren 17an, zapatuz, Elorrioko parrokia alkarteak, Oiz-Anboto PBko alkarteakaz batera, esker oneko Eukaristia ospatu eban alkartean egin izan dauan lanagaitik, “bere eskaintza eta bere misino-aukera eta konpromisoagaitik”. 

Uztailaren 4an, Berriotxoako San Balendin Bizkaiaren zaindarietako baten egunez, On Joseba Segura Bilboko gotzainak urte birako Manilara (Filipinak) joan dan Jaioneren misino-bialketa egin eban. Jaionek autortu dauanez, “niretzat fedea, txikitan jaso neban oparia izan zan; beste batzuei transmititu gura izan deutsedan oparia izan zan, eta horrexegaitik nago ni gaur hemen”. 

Jaione Lopez
Jaione eta bizilagun barriak, Manilan
Jaione, nada más llegar a su nuevo hogar en Manila