Hona hemen asteburuko zenbait jarduera:
Txinatar alkartea
Eguenez, On Joseba Segura gotzainak, Kerman Lopez bikario nagusiak eta Pablo Yu Bizkaian dan txinatar alkarte katolikoaren laguntzaile dan abadeak alkarte honetako hainbat kidegaz afaldu eben. Partaideen esanetan, gau-ekitaldi berezia honetan, txinatar gaastronomiako jakiak dastatu eta gure kultura eta ohituren ingurukoak azaldu geuntsezan. Esker ona adierazo gura dogu euren hurkotasunagaitik eta Eleizbarrutiak emoten deuskun laguntzagaitik”.
Bizkaian, txinatar alkarte katolikoa txikia da eta 130 lagun inguruk osotzen dabe. Domekero ospatzen dabe Meza 17:30etan, Indautxuko Karmeneko Ama parrokian. Eukaristiaz gainera, antolatzen dabe beste zenbait alkarte ekitaldi be, esate baterako, zapatu gaueko otoitzaldia eta umeentzako katekesia domekaz, Mezaren aurretik.
Alkarteko kideen esanetan, “gure alkartean, hainbat talde txiki dago, esate baterako katekisten taldea eta otoitz zerbitzurako taldea, besteak beste. Normalean, domekako Mezaren ostean, talde honeetako batzuk batu egiten dira heziketa eta jardueretarako. Talde bakotxa astero alkartzen da, edo batzarra eginez edo era birtualean. Batzarrak, Karmeneko Ama parrokiako lokaletan egiten dira”.
Urte Barriko ospakizuna
Urtarrilaren 29an ospatzen da Txinatar Urte Barria. Halanda be, gure artean bizitzen urteak daroazan txinatar asko gure jaietara eta bizi ohituretara moldatu da eta, horregaitik, danontzat jaiegun dan urtarrilaren 1ean ospatzen dabe Urte Barria. Ostera, Txinatar Urte Barria, urtarrilaren amaieran edo otsailean ospatzen dana, ez da jai Espainian eta, ondorioz, txinatar gehienek ohiko jarduerak burutzen dabez, ospakizun handirik egin barik.
Txinatar tradizinoan, jaiegunak estu lotuta dagoz familia batzarrei. Horregaitik, Urte Barria aparteko aukera da etxera bueltatzeko. Txinan honan esaten deutse ohitura horri: “Etxera bueltatu Urte Barrain”. Euren urietatik kanpo lan egiten dauan lagun askok egun hori aprobetxatzen dau familiakaz batzeko. Bizkaiko alkarteko hainbat familiak egin dau bidaia Txinara, jaia senide eta lagunakaz ospatzeko. Hemen geratu diranek ez dabe jaiegunik, baina afariak egin dabez senideakaz.
“Horregaitik, gure alkarteak ez dau aparteko jarduerarik antolatu Txinatar Urte Barrian bertan”, baina atzo -domeka- topaketa txiki bat izan eben ospatzeko. Domekako Meza Sortzez Garbia parrokian ospatu zan eta, ostean, askaria egin eben familia bakotxak besteakaz banatzeko eroandako jakiakaz.
“Eskerrak emon gura deutsaguz Jainkoari bere maitasunagaitik eta Eleizbarrutian jasoten dogun laguntzagaitik. Aurrerantzean be gura alkartea gidatu daiala eskatzen deutsagu Jaunari, fedean hazi gaitezan eta Jainkoagazko hartu-emona sendotu daigun. Azkenik, urte barri on opa deutsuegu guztioi, Jaunak bedeinkatu zaiezala eta bakea eta poza emon deizuezala!”.
Sendotzak Alde Zahrra PBan
Lau gaztek hartu eben zapatuz sendotzaren sakramentua Bilboko San Anton parrokian. On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izan zan ospakizunean, parrokiako hainbat taldetako kideak bertan zirala. Azkenean nabarmendu ebenez, “ospakizun xume eta hunkigarria izan da eta gotzainak adore emon deusku argi izan gaitezan munduarentzat”.
Gazteek esker ona adierazo eutsen alkarteari harrera eta akonpainamenduagaitik eta ospakizunaren ostean, txokolatea eta hain bat herrialdetako jakiak hartu ebezan alkarregaz.
Bakearen aldeko egunean, BIlborriaga PBaren (La Peña, Buia eta Oiargan) ekintza
Kandelario eta San Blas eguneko ospakizuna Gernikako San Pedro eta San Frantzisko parrokian
Joan dan zapatuz, otsailak 1, parrokiak jaiera handiz ospatu ebazan Kandelario eta San Blas egunak. Kristoren argiaren ikur diran kandelak bedeinkatu ondoren, Eukaristia ospatu zan.
San Blasen ohorez, iztarriak eta jakiak bedeinkatu ziran, babesa eta osasuna eskatuz.
Parrokiak esker ona adierazo eutsen fededunen euren parte hartzeagaitik eta aurrerantzean be fedea alkarregaz bizitzera deitu ebazan.
Kristauen batasuna
Joan dan zapatuz, otsailak 1, Santutxuko kristau alkarteetako 80 lagun inguru batu zan, Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astea zala-eta, bat eginda otoitz egiteko Maria Erregina parrokian. Santutxuko alkarte ebanjelikoak eta Pastoral Barrutiko gainerako alkarteak, bat eginda otoitz egin eben, “itxaropen berak sustatuta” eta konpromiso bera agertu eben kale gorrian dagozan gazteei arreta eskaintzen deutsan “emoidazu eskua” egitasmoaren bidez. Amaitzeko, kopau bat hartu eben alkarregaz. “Kristau alkarte bik, ebanjelikoak eta katolikoak, fedearen ospakizun atsegina izan eben. Badaroaguz 20 urte alkarregaz fedea autortzen honako batzarretan”.
Bake eta Adiskidetzea
Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeko eta Autonomia-Indautxuko taldeko kideek Yolanda Gonzalez gogoratzeko Deustuko ibaiertzean jarri daben plakare inaugurazinoko ekitaldian parte hartu eben zapatuz. Yolanda Gonzalez trantsizinoaren hasieran hil eben aktibista izan zan.
Biziera sagaratuaren eguna
Atzo, otsailak 2, Jaunaren Aurkezpenaren eguna, Biziera Sagaratuaren Munduko XXIX. Eguna ospatu zan, goiburu honen haritik: “Itxaropenean erromes eta itxaropenaren ereile”. On Joseba Segura gotzaina buru izan zan Santiago katedralean ospatu eta web honen bidez zuzenean emon zan Eukaristian. Ospakizuna osorik: hemen.
Gotzainaren homilia:
Gotzainak homilian azaldu ebanez, aldatzea ez dago ziurtatuta, ezta gitxiago be. Bere esanetan, “esta requiere de algo difícil mantener, incluso en la vida consagrada: la ambición espiritual, el deseo de progresar más allá de lo ya conseguido y que, como sabemos, nunca podemos considerar asegurado. Como María y José, que emprendieron el camino hacia el templo, necesitamos salir de nuestras casas, movernos hacia la fuente de la que mana el agua viva de Dios, obedecer a esa insatisfacción que nos saca de una vida resignada o quejumbrosa, abriéndonos nuevas posibilidades. El alma sin deseo está muerta. El alma que, sin ambición, pierde movimiento, se va arrugando cada vez más. Cristo nos humaniza y nos invita a colaborar con El en una misión que es esencialmente humanizadora. El testimonio más elocuente de la vida consagrada es, precisamente, la capacidad de una persona transformada por la gracia, de convertirse en mensaje de humanización que llega a nuevas gentes y comunidades. Y esto solo es posible si el religioso/a vive ya protegido en algún pliegue del corazón de Dios”.