30-06-2025 Lunes, XIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Javier Lorenzo, CONFER Bizkaiako presidente barria
30.06.2025

Javier Lorenzo, CONFER Bizkaiako presidente barria

Joan dan zapatuz, ekainak 28, Bizkaiko lekaide eta lekaimeek urteko batzar nagusia ospatu eben, "alkartu, alkarrizketan jardun eta alkarregaz bilatzeko unea, gure herrian Jesus iragarten , bere maitasunaren agerpen izaten jarraitzeko bideak arakatzeko unea". Orain arte presidente eta presidenteorde izan diran Felix Oronoz eta Mª Luz de la Hormaza Bizkaitik joan egin dira beste leku batzuetara mandatu barriakaz eta La Salleko Javier Lorenzok eta Lourdes Crespo Hirukoiztar Kaputxinoak hartuko dabez euren lekuak presidente eta presidenteorde lez hurrenez hurren eta Miguel Angel Garcia salestarra batzordekide izango da. 

Batzarrari otoitzaldi laburraz ekin ondoren, Vicente Marcuello SJ CONFER Euskadiko presidenteak eleizbarrutietako eta lurraldeetako CONFERen gaur egungo egoera azaldu eban. Azaldu dabenez, “joan dan maiatzaren azkenean Madrilen ospatu zan Probintzial dta Nagusien Batzar Nazionalean aurkeztutako kezkak eta itxaropen-bideak agertu ebazan”.

CONFER batzar nagusia

Kurtso honen oroitza-txostena be onartu zan eta 2025-2026 kurtsorako jardunbidea adostu.

Amaieran, dei egin eutsien partaideei, bake eta zuzentasunaren alde egiten diharduen jarduera desbardinetan parte hatu daien eta gogoz “eta itxaropenez aurre egin deieen kurtso barriak ekarriko deuskuzan erronkei”.