22-02-2025 Cátedra de San Pedro
Bizkeliza 5 Kultura 5 ‘Jazotakoa jaso’ lehiaketaren VIII. ekitaldiko sari-banakea, zuzenean
21.02.2025

‘Jazotakoa jaso’ lehiaketaren VIII. ekitaldiko sari-banakea, zuzenean

 de Gernika, 'Jazotakoa jaso' sarien VIII. ekitaldian irabazle gertatu dan Gernikako San Fidel Ikastolan egingo da gaur, goizeko 11:00etatik aurrera, sari-banaketa. Web honen bidez zuzenean ikusi ahal izango da, Somorrostro ikastegiko irakasle eta ikasleen laguntzagaz. 

Gernikako San Fidel ikastolak aurkeztu dauan “Ondarea” bideoaz gainera, beste honeek be jasoko dabe sariren bat:

Bermeoko Sagrado Corazón ikastolak Haur Hezkuntzako bideoklip onenaren saria irabazi dau: `Bakearen ABD-a”.

Markinako Berakrutz ikastolak aurkeztutako “Gudan ere bakea” bideoak irabazi dau Lehen Hezkuntzako saria.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irabazlea, Artxandape ikastola izan da “Bakea eta adiskidetasuna” lanagaz. 

Gela egonkorra kategoriako saria San Viator ikastetxarentzat izan da, “Construyendo paz” bideoklipagaitik.

San Felix ikastolak aurkeztu dauan “Munduaren bakea” bideoklipari emon deutse jakintza-alor anitzeko saria.

“Otxarkoagatik mundura bakea” bideoklipari emon deutse euskeraren saria. Otxarkoaga ikastegian egin dabe lan hori.

Kultur Erakundeen Mahaiak partaide guztiak zoriondu ditu eta eleizbarrutiko ikastetxeen konpromisoa eskertu dau.