21-12-2024 Sábado, semana - adviento
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 “Jesusen aginpidea, hots egiten dauanagaz bat bizitzeko gaitasunean datza”
16.05.2023

“Jesusen aginpidea, hots egiten dauanagaz bat bizitzeko gaitasunean datza”

Joan dan domekaz (Pazko-aldiko VI.a) ospatu dan Gaixoaren Pazkoaren haritik, atzo -astelehena-, Javier VItoria Eleizbarrutiko abadeak berbaldia eskaini eban Bilboko Alde Zaharreko Joan Santuak eleizan, "bere aurpegiak liluratuta, lagun egiten dogu bizia ugari izan daien" gaiaz jardunez. Domekako jardunaldiaren ildotik, gainera, gaur arratsaldeko 17:00etan, Eukaristia ospatuko da Begoñako basilikan Kerman Lopez bikario nagusia buru dala, otsailean martxan jarri zan Osasun Pastoraltzaren kanpainari amaiera emonez. Zuzenean emongo da web orrialde honetan. Eta bihar -eguaztena-, Javier Alutiz Gurutzetako ospitaleko Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzuko kideak berbaldia eskainiko dau Ermuan (D. Teodoro aretoa, 18:00etan), "gaixoaldian zelan zaindu" gaiaren inguruan. 

Larogei lagun inguru batu zan atzo Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko Ordezkaritzako Osasun arloak antolatutako saioan, Alde Zaharreko Joan Santuak eleizan. Laura Etxeberria osasun arloko arduradunak gidatutako otoitzaldiagaz emon eutsen hasiera ekitaldiari. Ondoren, hizlaria aurkeztu eta esker ona adierazo eutsan, “bizia ugari izatea dakarrena batera jarri nahi izateagaitik”. 

Laura Etxeberria
Laura Etxeberriaren aurkezpena
Javier Vitoria, Laura Etxeberria eta Manu Moreko Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko ordezkaria
Javier Vitoria, Laura Etxeberria eta Manu Moreko Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko ordezkaria

Ondoren, Javier Vitoriak Joan Santuak eleizan emon eban berbaldian esandako batzuk nabarmenduko doguz. Hasteko, galdera egin eban: Zer emon leikie Eleizak gaixoei?

  1. Sendaketaren gaia, oinarrian, Eleizaren bizitzari lotuta dago
  2. Ez dago Jainkoa agertzen ez dan giza errealidaderik. Beti dago, bizia ugaldu daiten.
  3. Ez da bardin heriotza itxaropenez onartzea edo itxaropen barik onartzea.
  4. Nire berbek ez leukie inongo baliorik izango, egiten dozuen lana egiten dozuen pertsona barik (Osasun Pastoraltzarako eragileak aitatuz)
  5. Garrantzitsua da bizitza agortu eta ezgaitu barik gaixotu ahal izateko baldintzak sortzea.
  6. Jesusen aginpidea, hots egiten dauanagaz, iragarten dauanagaz bat, bere mezuagaz bat bizitzeko gaitasunean datza.
  7. Gizon eta emakumeen oinazeak pekatuak baino askoz gehiago arduratzen eban Jesus. Sufrimentua dagoan lekuan, bizia arriskuan da-eta.
  8. Jesusek itxaropena emoten deusku: heriotzaren aurretik bizia egon daiteke.
  9. Sufrimentuak, berez, ez dau ezer ereiten. Emoteak eta konfiantzak ereiten dau.
  10. Bizitzan gehien sufriarazo deustan gauzetako bat hauxe da: “gaztetasuna metatuta” daben emakumeen etsipena, euren burua zaintzeko besteen laguntza behar ebenean, izan be, “seme-alabek baliagarri ez zaralako zaintzen ez bazaitue, merezi ez zaituelako da”.
  11. Jaiotzatik bertatik, menpekoak gara. Inor ez da burujabe, edo burujabe gara, baina alkarren mendeko eta alkarregazko mendekotasun hori aldatu egiten da urteen buruan.
  12. Kritiko izan behar dogu. Osasun Pastoraltzak ‘gogaikarri’ izan behar dau eta, aldi berean, ‘akuilu’.
Osasun Pastoraltza

Bihar, berbaldia Ermuan

Gaixoaren Pazkoaren 2023ko ekitaldiaren inguruan gehiago jakiteko eta agiriak eskuratzeko:

Javier Vitoria, durante su intervención