25-09-2025 Jueves, XXV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Jesusen Mirabeen fundatzailea altarara goratu ebeneko 25. urteurrena
25.09.2025

Jesusen Mirabeen fundatzailea altarara goratu ebeneko 25. urteurrena

Datorren urriaren 1ean, 25 urte beteko dira Santa Maria Josefa Sancho de Guerra, jaiotzaz arabarra baina bizitzaz eta bihotzez bizkaitarra, altarara goratu ebenetik. Esker oneko Eukaristia bi ospatuko dira Bilboko eleizbarrutian: Lehenengoa, Miribillako Santa Maria Josefa parrokian, datorren domekaz, irailak 28, eguerdiko 12:00etan, Alex Andreu parrokoa buru dala, eta bigarrena, urriaren 1ean, 19:00etan, Santiago katedralean, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala. Gasteizko eleizbarrutian be ospatuko da Eukaristia irailaren 27an, Juan Carlos Elizalde gotzaina buru dala, San Pedro Apostolua parrokian.

2000eko urriaren 1ean -Berrerospenaren Urte Santua- Joan Paulo II.a aita santuak Santa Josefa Sancho lehenengo euskal emakumea altarara goratu eban. Beragaz batera, Agustin Zhao Rong eta Txinan beragaz batera martiritza jasan eben 119 lagunak, Catalina Maria Drexel eta Josefina Bakhita goratu ebezan altarara.

“Muchas autoridades de Bizkaia estuvieron presentes en la celebración, al igual que muchos amigos y conocidos del pueblo vasco nos acompañaron en este momento tan especial”, gogoratu dabe Jesusen Mirabeek.

Jesusen mirabeak
Ospakizunak altarara goratu izanaren urteurrenean

Maria Josefa

Maria Josefa Gasteizen jaio zan 1842ko irailaren 7an. Karitateko Jeusen Mirabeak kongregazinoa sortu eban 1871eko uztailaren 25ean, Bilbon, Sor Sacramento MIguel y Mansilla, Sor Concepción Dávila, Sor Mercedes Eguren eta Sor Soledad Gallarragaz monjakaz batera, On Mariano Jose Ibarguengoitia eleizbarrutiko abade beneragarri eta San Antoneko parrokoaren laguntza eta gidaritzagaz. 

Bilbao

Gaur egun, 700 monjatik gora dira eta Europa, Amerika, Asia eta Afrikako 16 herrialdetan dagoz.

Bilbon, Ama-etxean (Naja, 1) dagoz. Hantxe hasi zan euren Bilboko historia eta bertan dago Santa Maria Josefaren hilobia. Eta etxearen atzealdean, harrera-etxea eta gizarte jantokia, non egunero, 100 lagunetik gora gosaltzen dauan. 

Bilboko gaixoetxean be badagoz eta Fundatzailea egoitzan, unibertsitateen etorbidean. Hasieratik, Jesusen mirabeek gaixoak euren etxeetan, gaixoetxeetan eta ospitaleetan zaintzen jardun izan dabe. Eguneko zentroetan eta haurtzaindegietan be egon dira, egoitzetan pertsona nagusiak zaintzen eta jantoki, aterpetxe eta kontsultategietan oinarrizko preminei erantzuten.

Altarara goratzea

Joan Paulo II.a aita santuaren berbak orain dala 25 urte altarara goratzeko eleizkizunean:

En la vida de la nueva santa, primera vasca en ser canonizada, se manifiesta de modo singular la acción del Espíritu. Este la guió al servicio de los enfermos y la preparó para ser madre de una nueva familia religiosa.

Santa María Josefa vivió su vocación como apóstol auténtico en el campo de la salud, pues su estilo asistencial buscaba conjugar la atención material con la espiritual, procurando por todos los medios la salvación de las almas. A pesar de estar enferma los últimos doce años de su vida, no ahorró esfuerzos ni sufrimientos, y se entregó sin límites al servicio caritativo del enfermo en un clima de espíritu contemplativo, recordando que ‘la asistencia no consiste sólo en dar las medicinas y los alimentos al enfermo; hay otra clase de asistencia…, y es la del corazón, procurando acomodarse a la persona que sufre’.

Que el ejemplo y la intercesión de santa María Josefa del Corazón de Jesús ayuden al pueblo vasco a desterrar para siempre la violencia, y Euskadi sea una tierra bendita y un lugar de pacífica y fraterna convivencia, donde siempre se respeten los derechos de todas las personas y nunca más se derrame sangre inocente”.

Parrokia Bilbon

Miribillako eleiza santa Maria Josefa Sancho de Guerraren izenpeko da. Santa egin ondoren, orduan Bilboko gotzain zan On Ricardo Blazquezek Bilbon eraikiko zan azken eleiza berari eskaintzea proposatu eban. 2008an inauguratu eben hasieratik bere diseinu deigarri eta modernoagaitik nabarmendu zan eleiza hau. 

IBM taldeko arkitektoek (Gloria Iriarte, Agustin de la Brena eta Eduardo Mugica) irabazi eben eleizaren eraikuntzarak deitutako lehiaketa. Eurek garatu eben egitasmoa eta eraikina jsao. IBM etxeak lan garrantzitsuak eginda eukazan ordurako Bilbon, esate baterako, Ametzola geltokirako sarbidea, Foru liburutegiaren handitzea eta Bilboko udaleko bulegoak, besteak beste. 

Miribillako eleizaren egitasmoa Nazinoarteko Arkitekturaren Veneziako XI. Bienalerako aukeratu eben 2008an, Espainiaren pabiloian ikusgai jarteko.

Miribillako eleiza