22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Joe Gitterman eskultoreak eskultura sortu dau Urkiolarako
04.10.2024

Joe Gitterman eskultoreak eskultura sortu dau Urkiolarako

New Yorkeko eskultorearen "Urkiolako Pagoa" artelana santutegiko eremu sagaratu eta naturalean txertatuta geratuko da datorren domekatik -urriak 6- aurrera. Eskultoreak ekarpen hau egin gura izan deutso 75. urteurrena ospatzen diharduan Eleizbarrutiari orain dala bost urte aurkitu eban eremuan. Inguruak berak inspiratu dau euskal pagoaren muina" harrapatu gura dauan eta "bisitariei itxaropena, poztasuna eta goiargia emon" gura deutsen artelan bakar hau sortzeko. On Joseba Segura gotzaina izango da buru eguerdiko 12:00etan ospatuo dan Eukaristian eta, ondoren, artelana bedeinkatuko da, eskultorea bertan dala. 

Joe Gittermanek Estatu Batuetan sortutako maketa oinarritzat hartuta, Eibarko Alfa Arte enpresan oso-osorik egin daben altzairu herdoilgaitzezko artelana da. Hiru metro eta 400 kilo inguruko altzairuzko pieza bakarra da.

Egitasmoa pentsatu, maketara eroan eta neurri handiko artelan bihurtu dau. Domekan, Urkiolako santutegian, eskultoreari bururatu jakon lekuan, jarriko dabe. 

Alkarren Barri aldizkariari eskainitako alkarrizketan azaldu eban egitasmoaren jatorria. 

Zuhaitza eta beiratea

Joe Gittermanek azaldu dauanez, basoaren sakratutasun naturala “beren-beregi gauzazen da Paduko San Antoniori eta San Antonio Abatari eskainitako Santutegian”, eskultura ipiniko dan lekuan. Gaspar Martinez Kultur Gai eta Ondasunetarako Bilboko Eleizbarrutiko Saileko arduradunak adierzo dauanez, “’Zuhaitzaren’ ondoan dagoan beirateak bere adarren bitartez zabaltzen dau bere argi koloreaniztuna, holan, metafora erara, Isaias profetak Jeseren enborretik ataraten ikusi eban frutua emonez” (*Isaiasen liburua, 11. kapitulua)”.

Kimu bat atarako da Jeseren zuhaitz-ondotik,

adaxka bat erneko haren sustraietatik.

Beraren gainean kokatuko da Jaunaren Espiritua:

Jende xehea zuzenbidez epaituko dau,

lurraldeko dohakabeen eskubideak defendatuko (Usaiasen liburua, 11, kapitulua)

Joe Gitterman, ante su obra en el taller Alfa Arte