02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Afrika-Ermua jardunaldia
23.06.2023

Afrika-Ermua jardunaldia

Gaur eta bihar, Afrika-Ermua VI. jardunaldia ospatuko da, afrikarren taldeek antolatuta eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoen eta Immigrazino eta Nazinoarteko Lankidetzarako Udaleko sailak lagunduta.

Gaur -barikua-, Cyprien Melibi kamerundar abadeak El grito africano, por el derecho a existir liburua aurkeztuko dau Lobiano Kultur gunean, 17:30etan. Atsedenaldi laburraren ostean, Los párpados cerrados de Centroáfrica ikus-entzunezko lana ikusiko dabe. Alfredo Torrescalles zuzendariak eta Teo Corral monja vedrunak parte hartuko dabe zine-forumean.

Bihar, egun osoan izango da jaia. Goizeko hamaiketan zabalduko da Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrenari eta Kaikorren garatu gura dan haurtzaindegi-egitasmoari buruzko erakusketa. Afrikako artisau-lanak be ikusgai izango dira. Eguerdian, M’ Lomp Cultural taldeak dantza-ikuskizuna eskainiko dau.

Ordu bietan, herri bazkaria ospatuko da eta, arratsaldez, 17:30etan, senegaldar borroka libreko lehiaketa hasiko da.

Bakh Yaye eta DJ Moussak girotuko dabe ekitaldia. 20:00etan, Senegal eta Gambian oso ezaguna dan Fafadik, kontzertua eskainiko dau.

Pintxo-pote solidarioa

Afrika Ermua

Bihar, pintxo-pote solidarioa (euro 2) ospatuko da Ermuko Orbe kardinala plazan eta batu daiten diru guztia Kenyako Kaikorren emakumeen heziketa eta ahalduntzerako garatuko dan egitasmorako izango da. 

Jardunaldien helburuak

  • Etorkinen partaidetza eraginkorra sustatu eremu publikoan.
  • Ermuan bizi diran afrikar jatorriko pertsonen kultur eta arte adierazpenak agertzera emon eta konpartitu.
  • Nazinoarteko migrazinoen eta bidegabekeria orokorren sustraian dagozan gizarte desbardintasunen egiturazko arrazoiak ulertzeko bidea emon.
  • Ermuan, kulturarteko bizikidetza hobetzen lagundu.
  • Helburu honeekaz bat datozan Ermuko alkarteen, udalaren eta herritarren arteko eragin-truke positiborako eremuak sustatu.