Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Jose Luis Villacortaren berbaldia, esperientzia mistikoa erlejino nagusietan gaiaren inguruan
09.11.2026

Jose Luis Villacortaren berbaldia, esperientzia mistikoa erlejino nagusietan gaiaren inguruan

"Esperientzia mistikoa erlejin onagusietan" goiburuaren inguruan jardungo dau Jose Luis Villacorta eleizbarrutiko abadeak Barria eraikinean (Plaza Barria, 4. Bilbao). Gaur, azaroak 9, Budismo eta Hinduismoaren inguruan jardungo dau eta datorren astelehenez, azaroak 16, Judaismo eta islamismoaren inguruan. 

Hizlaria, Jose Luis Villacorta eleizbarrutiko abadea, Doktore da Filosofia eta Letretan, Historia Moderno eta Garaikidean espezializatuta. Irakasle-lanetan jardun izan dau Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan y Deustuko Unibertsitatean, Artearen Historia, Erlejinoen Historia, Antropologia islamikoa eta Ekialdeko filosofiak arloetan espezializatuz.

Hainbat biltzarretan aurkeztutako argitalpen eta ekarpenak kulturarteko eta erlejinoarteko hartu-emonari buruzko gogoetak dira.

Villacorta

kristiandade ikastaroa

2024an, historiako lehenengo Kristiandade ikastaroaren 75. urteurrena ospatu zan. 1949ko urtarrilaren 7tik 10era ospatu zan Mallorcako San Honorato monasterioan. Urtebete aurretik, Pio XII.a Aita Santuaren laguntzagaz, Ekintza Katolikoko gazteen erromesaldi jentetsua egin zan Santiago de Compostelara, 100.000 gazte apostoluaren hilobira erromesaldian eroateko asmoagaz. Kristiandade Ikastaroaren sustatzaileak Mallorcako Ekintza Katolikoko gazteen eta erromesaldiaren prestaketaren inguruan sortu ziran.

70 urte Bizkaian

1956an hasi ziran Bizkaian Kristiandade ikastaroak, hau da, orain dala 70 urte. Hasieran, gizonezkoentzat izan ziran bakarrik eta Gurpide gotzainak ezabatu egin ebazan 1966an. 1966 eta 1967 bitartean, ikastaroa Gasteizen egin eban norbaitek hautagaiak bialdu ebazan eleizbarrutira eta Beboñako Karmelo parrokiako lokaletan batzen zan talde gero eta handiagoa sortu zan apurka-apurka. Ikastaroen Gasteizko eskolak lagundu eutson taldeari, Bilbon eskola sortzea erabaki zan arte.

Eleizbarrutiko Idazkaritza On Jose Maria Cirarda administratzaile apostolikoaren onespenagz eratu zan. 

1970ean, gizonezkoen lehenengo ikastaroa (73.a) ospatu zan, aurreko zenbaketari jarraituz. Urte berean hasi ziran emakumeen ikastaroak be eta 1976an, ikastaro mistoak, gaur egun be egiten diranak.

Jose Luis Villacorta