24-12-2024 Martes, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Jose Maria Guiberten berbaldia bere aitaren bahiketaren inguruan
04.11.2024

Jose Maria Guiberten berbaldia bere aitaren bahiketaren inguruan

Jose Maria Guibert Deustuko Unibertsitateko errektore ohiak berbaldia eskainiko dau gaur iluntzeko zortzietan, Bilboko Pilareko Ama eleizan (Iparragirre, 52). Azaroaren 10ean ospatuko dan Oroimenaren Egunaren haritik ospatuko dan ekitaldian, Bere aita ETAk bahituta egon zan sasoiko egunez eguneko kontuak batuz idatzi dauan 'La Caverna' liburuan jasotako gogoeten inguruan jardungo dau. Alkarren Barri aldizkariaren hilabete honetako alean hizlariari egindako alkarrizketa irakurri daiteke.

Komando Autonomo Antikapitalistek 1983an bahitu eben Jesus Guibert, Jose Maria Guiberten aita. Hamazazpi egunez egon zan bahituta enpresaria eta bere semeak, familiak zein aitak berak bizi izan eben estualdiari buruz jardun dau.

Bere lekukotasuna bideo bidez agertuz, Bake eta Adiskidetzarako Bilboko Eleizbarrutiko Batzordeak estorsinoa jasan eben enpresarien sufrimentua oroitu gura dabe, Hori dala-eta, Oroimenaren egunerako prestatutako lagungarrietan eskaintzen dabe, besteak beste, Guiberti egindako alkarrizketa. 

Gogoetak adiskidetzearen ikuspuntutik

José María Guiberten ustez, “oroimena egitea”, “justizia egitea” be bada,  izan be, “biktima historiatik desagerrarazoten dogunean, bigarrenez hilten dogu”. 

Enpresariek jasan eben estrosinoari dagokionez, “gizarteak hasieran emon eutsan erantsuna oso pobrea” izan zala use dau berak. Eurakaz zorrik dogun galdetzean, “estorsinoa jasan eta Euskaditik ihes egin behar izan eban beste gizatalde askori zor jakona” baino gehiago ezetz dino.

El rector con el papa