09-11-2024 Dedicación de la basílica de Letrán
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Bake eta Adiskidetzea 5 Oroimenaren Egunean, estorsinoa jasan daben pertsonak gogoratuko dira
24.10.2024

Oroimenaren Egunean, estorsinoa jasan daben pertsonak gogoratuko dira

Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzaren barruan dagoan Bake eta Adiskidetzerako sailetik proposamena egin dabe azaroaren 10ean ospatuko dan Oroimenaren Egunerako, bakarka, taldean edo alkartean egiteko. Besteak beste, ETAk bahitu eban enpresariaren seme dan eta, gertaera haren ingurukoak azaltzeaz batera, adiskidetzearen ikuspuntutik gogoetak eskainiz, "La caverna" liburua idatzi dauan Jose Maria Guiberti egindako alkarrizketa aurkeztu dabe. 

Aurreko urteetan lez, oroimenaren eguna ospatuko da, indarkeriak gure gizartean eragin dituan biktimak era berezian gogora ekarriz. Ohiko jardunbidearen haritik, indarkeria hori jasan eban gizatalde baten zehaztuko da gomuta solidario eta konprometitu hori.

Indarkeria zuzenean jasan daben umeak, era batera edo bestera jasan eben emakumeak, etorkinak…, gogoratu izan dira. Bake eta Adiskidetzerako sailetik azaldu dabenez, “kurtso honetan, estorsinoa -gutunak, deiak, mehatxuak, bahiketak, iraultza-zerga…- jasan eben pertsonak ekarriko doguz gogora, bizi eta sufritu ebena gogoratuz eta gure alkartasuna erakutsiz”. 

Aurtengo proposamenean azaltzen danez, “izan ziran ohiko bizigirotik urten beharra izan ebenak eta bertan geratu ziranak… Estorsinoa jasaten eban pertsonaz gainera, familia osoa bihurtzen zan biktima. Indarkeriaren edo giza eskubideen urraketaren bidez izua eragiteko helburuagaz, norbanakoen aurkako ekintzak zein negozioen aurkakoak (enpresak, dendak, tabernak, liburu-dendak, farmaziak, komunikabideak, ikastegiak, bulegoak, egoitzak…) burutu izan dira. ETAren, eskuin-muturreko kontrol bako taldeen eta GALek terrorismoak burututako ekintzak”.

Eranskina:

Oroimenaren Egunerako proposamena

Guibert Autonomía-Indautxun

Pastoral Barrutian Oroimenaren astea ospatuko dabe. Hori dala-eta, datorren azaroaren 4an, Jose Maria Guibert Deustuko errektore ohiaren berbaldia ospatuko da Pilareko Ama eleizan, “euskal enpresari baten bahiketari buruzko gogoetak” gaiaren inguruan. 

https://www.youtube.com/watch?v=M6tSWVIJFD0&list=PLZLUB178niRBwuuUtJJn60givd3oY_UBG&index=4
El obispo junto a Luis Mari Vega, coordinador del ámbito de Paz y Reconciliación en la Diócesis