24-06-2024 Natividad de Juan Bautista
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Juanjo Elezkanoren CD barria, salgai Durangoko azokan
05.12.2023

Juanjo Elezkanoren CD barria, salgai Durangoko azokan

Juanjo Elezkanok “Txori kantari” CD barria kaleratu dau. Durangoko azokan zuzenean aurkezteko aukerarik izango ez badau be, CDa ARANTZAZU standean egongo da salgai. Gainera, Jakinbide liburu-dendan eta Kidenda dendetan be eskuratu ahal izango da.

Oraindik datak zehaztu barik badagoz be, lau ekitaldi egiteko asmoa dau lan barria aurkezteko: Gabon-aldian, Bilbon; urtarrilean, Gernikan; otsailean, Bermeon eta martxoan, Elorrion.