22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Garizuma-aldiko organo-kontzertua, Durangon eta “Miserere”, Begoñan
24.03.2023

Garizuma-aldiko organo-kontzertua, Durangon eta “Miserere”, Begoñan

Jürgen Essl organistak kontzertua emongo dau gaur iluntzeko 20:15etan, Durangoko Andra Mari basilikan. Ez da sarrerarik ordaindu behar "Arandoño Kultur Alkarteak" antolatutako kontzertu honetaz gozatzeko eta pantaila handia be jarriko dabe organista hobeto ikusi ahal izateko. Beste alde batetik, San Anton orfeoia protagonista dala, Begoñako kofradiak antolatutako "Miserere" 22. kontzertua ospatuko da, Begoñako santutegian, gaur, 20:00etan (sarrera doan). 

Programa del concierto de órgano, en Durango:

Johann Sebastian Bach (1685-1750). Toccata und Fuge D-Moll BWV 538

Jürgen Essl (1961*). Glaube – Fe – Fedea (bat-bateko saioa)

J. S. Bach. Wir glauben all’ an einen Gott BWV 680

J. Essl. Liebe – Amor – Maitasuna (bat-bateko jarduna)

J. S. Bach. Vater unser im Himmelreich BWV 682

J. Essl. Hoffung – Esperanza – ltxaropena (bat-bateko jarduna)

J. S. Bach. Christ unser Herr zum Jordan kam BWV 684

Max Reger (1873-1916). Passacaglia fis-Moll opus 33,3

Jürgen Essl

Jürgen Essl organista alemana organo-irakaslea da Hochschule für Musik und Darstellende Kunst Stuttgart dalakoan. Aurretik, Sigmaringeneko eleizako organista izan zan (1990-1997) eta organo-irakasle lez jardun eban Lübckeko Musikhochschulen (1997-2003).

Munduko lekurik ospetsuenetan garatzen dihardu bere musikari-karrera organo-jotzaile lez eta bat-bateko saioak eskainiz. Horrezaz gainera, askotariko musika-jardueren artean, grabazinoak egiten ditu irratietan eta CDak grabatzen ditu. Organoaz joteko musika konposatu dau eta baita korala eta instrumentala be.

“Miserere”, Begoñan

Orain dala 24 urte hasi zan Begoñako Kofradia Garizuma-aldiko bariku baten eleiz kontzertua ospatzen bere zaindari dan Begoñako Andra Mariaren Santutegian. 

Pandemia dala-eta urte bi ospatu barik igaro ondoren, 22. ekitaldia ospatuko da aurton, San Anton orfeoia protagonista dala. 1947an sortu zan berau, abesbatzentzako musikaren arloan euskal kultura eta usadioak sustatzeko eta lantzeko. Alfredo Hurtado de Saratxo zuzendari titularrak buru dala, Maite Olmos pianistak lagunduta abestuko dabe. 

Besteak beste, honako piezak interpretatuko dabez: Ludwig van Beethovenen “O Sanctissima”; Aita Madinaren “Aita Gurea”; Franz Schuberten “Meza alemaneko” “Sanctus”; Karl Jekinsen “Ave verum”, Sergei Rachmaninoven “Agur, Maria Birjina, Jainkoaren Ama” eta Johann Sebastian Bachen 147. Kantatako “Jesus da orain be nire poza”.

Ongintzazko kontzertua da, izan be, sarrera doan bada be, bertaratutakoek Begoñako Kofradiak laguntzen dauan hainbat egintza sozial eta kulturalentzako dirua emon leikie, horretarako banatuko dan kartazalean dirua sartuz edo bestela zero ilara hartuz: Laboral Kutxa 3035 0176 28 1760009557. Aurton atara daiten dirua DYAri emongo jako.

El organista alemán Jürgen Essl