21-05-2025 Miércoles, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Kaputxino nanoen milaka hazi Bizkaiko etxeetan
20.05.2025

Kaputxino nanoen milaka hazi Bizkaiko etxeetan

Joan dan zapatuz, Tropaeolum nanum landarearen milaka hazi banatu zan Barakaldoko BECen ospatu zan `Eleizea plazara´ azokan. Partaide bakotxak pertsonalizatu eta gotzainak Eukaristian bedeinkatu eban "Kit de la paz-Bakea erein" poltsatxoan, haziez gainera, kandela eta Iruña eta Tutera, Gasteiz, Bilbao eta Donostiako gotzainen tidazkiaren txatal batzuk be baegozan. Orain, haziak ereiteko ordua da, izan be, bakea ez da opari pasiboa, erein, ureztatu eta babestu egin behar dogun erantzukizun eraginkorra baino.

“Kit de la paz-Bakea erein” dalako ekimenari eskainitako standa izan zan `Eleizea Plazara´ azokan jente gehien jaso ebana. Nork bere poltsa pertsonalizatu eta hainbat osagaiz osotzeko deia egin zan, lagun bakotxa aldaketaren eragile eta orekaren ereile izan daitekela pentsatzera bultzatuz.

Gotzaina eta agintariak bakearen aldeko poltsatxoakaz
Gotzainak azaldu eutsen BECera joan ziren agintariei bakearen aldeko poltsatxoen esangura.

Kaputxino nanoa ereiteko jarraibideak

Landarea gogorra da, apaingarria eta jangarria. Kaputxino nanoa, aukerakoa da loreontzi, ertz eta jardineretarako.

🌱

  • Aurretik beratzen ipini: Itzi haziak ur epeletan 12-24 ordu erein aurretik. Holan azala bigundu egingo jako eta errazago erneko da.

  • Eguzkiaren argia: Eguzkia dau gustuko, baina erdi-itzalean be egon daiteke.

  • Lurra: Arina, ondo drainatuta eta ongarri gitxigaz (ongarri askogaz ez da hainbeste loratzen).

  • Noiz erein: Udabarrian, azken izoztearen ostean.

  • Sakonera: Hazi bakotxa 2-3 zentrimetroko sakoneran erein.

  • Tartea: Hazien artean 20-25 zentimetro itzi.

  • Erein eta ur apur bat bota
  • Lurra heze euki ez ur-putzuakaz erne arte (7-14 egun).

  • Gitxi ureztatu, ur larregi bota ezkero onddoak atara daitekez-eta.

  • Ez bota ongarri larregi: nitrogenoan aberatsa da ongarriak hostoak haztea dakar baina lorerik ez.

  • Moztu: Lore zimelak moztu barriak atara daitezan.

Kaputxino nanoa
Kaputxino nanoa

Landareen argazkia zabaldu

Eleizbarrutitik dei egiten jake kaputxino nanoak erein daiezan guztiei, loratu ondoren, landarearen argazki edo bideoak batera jartera. #bakeaerein #kitdelapaz hashtag-az baliatuz.

Ekintza txikiek (esate baterako hazi bat oparitu) eragin handia izan leikie denporaren buruan.

Agertu zure landarearen argazkia!
Bakea erein
Lagun batzuk txartela pertsonalizatzen “kit de la paz-bakea erein” poltsatxoan sartzeko.
Poltsatxoak bedeinkatzen
Gotzainak poltsatxoak bedeinkatu ebazan

“Eleizea plazara”, argazkiak

El stand donde se repartían las semillas para el Kit de la paz-Bakea erein