Radio Popular-Herri Irratian egin deutsen alkarrizketan Krisma-mezaren zentzuna nabarmdu dau. Eleizkizun honek “bakarra dan Eleiza agertu gura dau, gotzaina buru dauan alkartea”.
Kerman Lopezen esanetan, ospakizun honetan abadeak “gotzainaren inguruan batzen dira”, eta holan agertzen da “gotzaina dala buru ospakizun guztietan, nahiz eta Bizkaiko parrokia guztietan ez egon”.
Aste Santua
Alkarrizketan azaldu dauanez, “ondo moldatzen dan familia” izatea izan behar dogu eragile nagusia, itxaropenari eutsi eta “Jainkoaren ametsak bizirik dirauela” erakusteko, munduko egoera negargarria bada be.
«Aste Santuan ez da ezer amaitzen, Pazkora garoazan aldia da»
Kerman Lopez
Kerman López: «La Semana Santa no es el final de nada, sino el trampolín para la Pascua» https://t.co/IjxApOBGH8 a través de @RadioPopular
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) April 15, 2025
Eleizbarrutiaren 75. urteurrena
Bikario nagusiak Bilboko eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurreneko ekitaldi nagusia be aitatu dau. Datorren maiatzaren 17an izango da BEC erakustazokako 3. pabiloian. Milaka lagun batuko dala uste da eta Eleizak pastoral, gizarte eta ospakizun arloan egiten dauana agertzera emongo da goizeko 10:00etan hasiko dan ekitaldian.
#Eleizeaplazara #75urte #etorkizunaribegira pic.twitter.com/0r2Nz4mRP2
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) April 9, 2025
Kerman Lopezek nabarmendu dauanez, “garrantzitsua da kristau alkarteek eta jakin-mina daben guztiek euren burua gonbidatuta sentitzea. Hiru mila lagun inguruk parte hartuko dauala uste da. Hureratu gaitezan azokara!”.