Kidenda 1996an sortu zan Eleizbarrutietako Misinoak eta Cáritas Bizkaia erakundeek bultzatuta, Hegoalde Orokorragazko merkataritza-harreman zuzenagoak sustatzeko helburuagaz. Hasieran, boluntarioek bidezko merkataritzako azokak eta salmenta-postuak antolatzen ebezan parrokietan eta leku jakin batzuetan, 2002an egoitza Bilbon dauan alkarte lez finkatu zan arte. Harrezkero, hazi egin da jardueran, sentsibilizazinoan eta alkarlanean bidezko merkataritza eta ekonomia solidarioko sareetan. Gaur egun, langile 2 eta 140 boluntario ditu 22 udalerritan, kontsumo arduratsu eta bidezko merkataritzaren aldeko konpromisoari eutsiz.
Mundu zuzenagoa egiten laguntzea da Kidendaren helburua, “merkataritza-harreman zuzenagoen bidez, Hegoalde Orokorreko ekoizleentzat baldintza duinak bermatuz eta herritarrengan kontzientzia kritikoa sustatuz”.
Diseinu modernoago eta egitura intuitiboagoagaz, edukiak hobeto antolatu dabez, euren jarduerei, kanpainei, online dendari eta Bizkaiko ikastetxe eta udalerrietan sentiberatasuna bizteko egiten daben lanari lotutako guztia erraz aurkitzeko.
Kidenda egitasmoa eta MAQUITA Amazonaseko emakumeak: chakratik mundura bidezko merkataritzagaz:
Azaldu dabenez, “Kidendaren bidez, errespetuan, genero-bardintasunean eta gizarte zuzentasunean oinarritutako ekonomiaren alde egiten dogu. Aldaketaren protagunista diran pertsonak agertzera emoteko eta pertsonak eta planeta lehenesten dituan kontsumo arduratsua sustatzeko dogun konrpomisoaren emaitza da bideo hau”.