Dekalogoaren aurkezpena dala-eta, Bilboko Eleizbarrutiak eta Euskal Kazetarien Alkarteak ekitaldi bi antolatu dabez gizarte komunikazinoei buruz eta Adimen Arifizialean (AA) aditua dan Andrea Ciucci ekarri dabe Vatikanotik. Honek berbaldia eskainiko dau gaur arratsaldez Deustun
Egun bitan garatuko diran ekitaldiei hasiera emoteko, dekalogoa aurkeztu da.
Eleizbarrutiak eta kazetarien alkarteak egin daben aurkezpezpenaz gainera, Zaloa Campillo Euskadiko Telekomunikazino-injineruen Kolegio Ofizialeko zuzendariak, Mario Hernandez Ramos Madrileko Universidad Complutense dalako zuzenbide konstituzionaleko irakasle eta AArerako Europar Kontseiluko batzordeko kideak, Ricardo Devis Bilbao AAko zuzendari eta AAren bidezko erakundeen eraldaketan adituak jardun dabe. Kazetari, kazetaritzan katedradun eta “Europae” zientzia-akademiako kide eta kazetaritza digitalaren azterketan aitzindari dan Ramon Salaverria be izan da goizeko saioan. Salaverriaren esanetan, “Dekalogoa”, beharrezkoa da eta agiri hau “une egokian iritsi da”.
Gogoratu dauanez, lehenengo euskal euskarri digitalek 30 urte beteko dabez 2025ean eta 30 urteotan ikusi doguzan eraldaketa guztiak “itxuratxartu” egin dira. “Epe laburrera, egundoko eraldaketa ikusiko dogu. Eraldakeraten erritmoa oso altua izango da”.
Gaur arratsaldeko ekitaldia web honen bidez ikusi daiteke
Elena Auzmendi Ikaskuntza eta Eraldaketa digitalerako Deustuko Unibertsitateko errektoreordearen agurrak emongo deutso hasiera arratsaldeko saioari Deustuko Unibertsitateko Garate aretoan, 19:00etan.
Kerman Lopez bikario nagusiak Andrea Ciucci hizlaria aurkeztuko dau eta honek berbaldia emongo dau: “Adimen Artifiziala eta gizatasun beteko komunikazinoa”.
Zuzenean eskainiko da web honen bidez.
Berbaldia amaitzeaz batera, mahai-ingurua ospatuko da honako honeek partaide dirala: Carmela Rios irakasle Loiolako Unibertsitatean, kazetari hainbat komunikabidetan eta aditua gizarte sareetan, kazetaritza mobikorrean eta desinformazinoan; Mario Hernandez Ramos Zuzenbide Konstituzionaleko irakasle Madrileko ‘Universidad Complutense’ dalakoan eta AAerako Europar Kontseiluko batzordeko espainiar ordezkaritzaren buru eta Ramon Salaverría kazetaritza-katedraduna Nafarroako Unibertsitatean eta Europar Akademiako kide. Ainara Larrondo Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak jardungo dau moderatzaile-lanetan.
Bihar, Barrian
Egitarauari amaiera emoteko bihar -ekainak 6, eguena-, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak eta Kultur Erakundeen Mahaiak antolatutako saioa ospatuko da. Bertan, Andrea Ciuccik bere gogoetak aurkeztuko ditu Barrian (Plaza Barria 4, 1. solairua), goizeko 11:00etatik aurrera.
Andrea Ciuccik Barrian (Plaza Barria 4, 1. solairua) jardungo dau, 11:00etatik aurrea.
Gaur arratsaldeko 19:00etan hasiko dan saioaren zuzeneko emonaldia: