09-12-2024 Lunes, II semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Komunikabideetan AAren erabilera etikoa sustatzeari buruzko ekitaldia
22.05.2024

Komunikabideetan AAren erabilera etikoa sustatzeari buruzko ekitaldia

Zabalik da Bilboko Eleizbarrutiak (Kultur Erakundeen Mahaia) eta Kazetarien Euskadiko Kolegioak eta Kazetarien Euskadiko Alkarteak ekainaren 5erako antolatu daben ekitaldirako izena emoteko epea, leku guztiak bete arte. Saio horretan, Andrea Ciucci Vatikanoko adituak parte hartuko dau. Hain zuzen be, ekitaldiari hasiera emongo deutsan berbaldia eskainiko dau, Aita Santuak AAren eta "gizatasun beteko komunikazinoaren" inguruan argitaratu dauan mezuan oinarrituta. Gogoeta honen ostean, komunikabideetako hainbat profesionalek eta Adimen Artifizialean aditu dan beste hainbatek solasean jardungo dabe.

Andrea Ciucciren berbaldiaren ostean, irakaskuntzan eta komunikabideetan ibilbide luzea daben hiru lagunen arteko solasaldia izango da. Carmela Rios, Loiolako Unibertsitateko irakasle, hainbat komunikabidetan kazetari eta gizarte sareetan, kazetaritza higikorrean eta desinformazinoan aditua da; Mario Hernandez Ramos, zuzenbide kanonikoko irakasle Madrileko ‘Universidad Complutense’ dalakoan eta AAren Europar Kontseiluko batzordeko espainiar ordezkaritzaren burua eta Ramon Salaverria, kazetaritza-katedraduna Nafarroako Unibertsitatean eta Europar Akademiako kidea. Ainara Larrondo Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakaslea arituko da moderatzaile-lanetan.

Izena emotea, leku guztiak bete arte: hemen.

Ekainaren 6an, bestalde, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak eta Kultur Erakundeen Mahaiak antolatutako ekitaldia izango da.

Andrea Ciucci Vatikanotik etorritako adituak Barrian (Plaza Barria 4, 1. solairua) jardungo dau goizeko 11:00etan hasiko dan saioan.