22-07-2024 María Magdalena
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Uda honetan, parte hartu gura dozu lan-kanpamenturen baten?
23.05.2024

Uda honetan, parte hartu gura dozu lan-kanpamenturen baten?

Pastoral kurtsoaren amaiera gero eta hurrago dago eta Bilboko Eleizbarrutia hasita dago udako jardueretan pentsatzen. Esate baterako, Fedearen Gizarte, Karidade eta Misino Alderdirako Eleizbarrutiko Batzordearen -Caritas, Euskalerriko Eskautak Bizkaia, Eleizbarrutietako Misinoak eta Fede-zabalkunde eta Katekesirako eta Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzak- bidez, gazteek hainbat lekutan egingo diran askotariko lan-kanpamentuetan parte hartzea sustatzen dau.

Ekainean hasiko diran lan-kanpamentuetan aukera zabala dago. Nagusi etxe bat, kartzela edo gizarte jantoki bat dagoz kanpamentua egiteko aukeren artean.

Hona hemen eskeintza guztia:

Jarduera honeen helburu nagusia, bizikidetza, tolerantzia, lankidetza-sena bultzatzea eta Jainkoa ahuleziazko egoeran dagozan pertsonengan aurkitzen laguntzea da. Inguru ezberdinetako kultura, historia eta ohiturak eskura jarteaz gainera, izadiagazko hartu-emona eragin gura dabe ingurumenari eta kirolari lotutako ekintzakaz.

Gehiago jakiteko, 747 40 73 34 telefonora deitu edo camposdetrabajo@bizkeliza.org helbidera mezua bialdu.

Lan-kanpamentuak 2024
Imagen de una edición anterior.