21-07-2024 Domingo, XVI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Mino” Maximino Cerezo klaretarraren lanari buruzko liburuaren aurkezpena
22.05.2024

“Mino” Maximino Cerezo klaretarraren lanari buruzko liburuaren aurkezpena

Bilboko San Frantzisko auzoko kristau alkarteen saretik deialdia egin dabe Maximino Cerezo Barredo "Mino" misiolari klaretarraren bizitzako ibilbide espiritual eta artistikoa jasoten dauan "Mino" liburuaren aurkezpenean parte hartzeko. Gaur arratsaldeko 19:30etan izango da aurkezpen-ekitaldia San Frantzisko Zentro Zibikoan (Mariren Bihotza plaza, Bilbao).

Mino bera be izango da gaur arratsaldeko saioan eta honako honeek be jardungo dabe: Emiliano de Tapia (Salamancako Buenos Aires auzoko parrokia), Maria Moreno (ITAKA Emakumeok), Alex Carrascosa (Activista eta bideratzailea) eta Edith Ulloa (Loiola Zentroa). Gura dauanak liburua erosteko aukera izango dau. 

Zuzentasuna eta gizarte eraldaketa

Mino misiolari klaretarra urte luzez bizi izan da Hego Amerikako hainbat lekutan eta bere margolan eta horma-irudiak ekimen ugariri lotuta egon dira, hain zuzen be, gizarte eta pastoraltza eremuko ekimenei eta horreen bitartez beti lehenetsi izan dau zuzentasun eta gizarte eraldaketaren aldeko borroka eta norbanako, auzi eta herri txirotuen aldeko konpromisoa.