01-12-2025 Lunes, I semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Kontzertua Durangon, organo eta tenoreagaz
29.11.2025

Kontzertua Durangon, organo eta tenoreagaz

Gerardo Rifon eta Aitor Garitanok -organoa eta tenorea- kontzertu berezia eskainiko dabe gaur iluntzeko zortzietan Durangoko Santa Ana eleizan. "Arratsaldea Aquilino Amezua jaunagaz" izenburuaren harira, Purcell, Bach, Haendel, Rossini edo Morricone bezalako musikagileen lanak entzuteko aukera izango da. 

Gaurko kontzertua, Organo Kontzertuak Durangojaialdiaren barruan dago. Abenduko hurrengo hitzorduak 12 eta 21ean izango dira. Sarrera doan da lekuak bete arte eta pantaila jarriko da interpretatzaileen lana hobeto ikusteko. 

Ibilbide entzutetsu bi

Aitor Garitano Bergarako tenoreak ekitaldi ospetsuetan jardun dau, esate baterako, Donotiako Musika Hamabostaldian, Arriaga antzokian edo entzunareto nazionalean. Euskadiko Orkestra Sinfonikoagaz edo Bilbokoagaz jardun izan dau.

Aitor Garitano

Gerardo Rifon

Gerardo Rifon, Donostiako San Inazio eleizako E.F. Walcker organo historikoaren donostiar organista titularrak ibilbide luzea dau bakarlari eta laguntzaile lez. Besteak beste, Orfeoi Donostiarragaz jardun dau. 

Aukera bikaina musika akustikoa Durangoko leku bikainean entzuteko

Órgano de Santa Ana