31-03-2025 Lunes, IV semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Kontzertuak Lekeitioko basilikan eta Deustuko San Felicisimon
28.03.2025

Kontzertuak Lekeitioko basilikan eta Deustuko San Felicisimon

Bihar, martiaren 29an, zapatua, bi kontzertu izango dira Bizkaiko tenplu banatan: Lekeition eta Deustuko San Felicsimon. Bi emonaldiak 20:00etan izango dira. Kostaldeko uribildukoa, bere kultur ondasun garrantzitsuenetako bat zaharbarritzeko antolatu dan jardueretako bat da: Jasokundeko Andra Mariaren basilikako organua. Deustuko Aita Pasionisten parrokiako ongintzazko kontzertua Burkina Fason ospatuko da, jazarritako kristinauen alde.

Lea-Artibaiko udalerriko tenpluan izango dan kontzertuak bat egingo dau Lekeitioko Organoen Lagunak “alkartea aurrera eroraten dabilen beste ekimen batzukaz. Cavaillé Coll organua zaharbarritzeko dirua biltzea da helburua, 170 urte baino gehiago lanean emon ondoren, egoera txarrean dago-ta.

Lekeitiokoa, 1854an eraikitakoa, bere generoko lehen organua izan zan, ez bakarrik Euskal Herrian, baita espainiar estadu osoan be. Bere kalidadeak eta soinuak hainbesteko zirrara eragin eban ze, gero, uri ugarik antzeko instrumentuak erabili gura izan ebezala: Donostia, Loyola, Azkoitia, Bilbo, Bartzelona, Madril…

Kontzertua Lekeition
Bihar Lekeition izango dan kontzertuaren kartela

Burkina Fason jazarritako kristinauen alde

Bilboko San Feliciimo parrokiak eta Laguntza Eliza Behartsuari (ACN) Burkina Fason jazarritako kristinauen aldeko ongintzazko kontzertua antolatzen dabe. Andere eta Hasperen abesbatzek musika sagraduko pieza errepertorioa eskainiko dabe, bihar, 20:00etan.

Bihar San Felicisimon izango dan kontzertuaren kartela

ACN Pontifizia Fundaziotik adierazo dabenez, «Burkina Fasok bizi dauen etenbako larrialdi egoeraren inguruan sentsibilizatu gura dabe, aurrekaririk bako krisi humanitarioan murgilduta dagoalako, eta 2 milioi pertsona baino gehiago desplazatuta itxi dauazalako».

Talde jihadistek lurraldearen % 40 kontroletan dabe eta herrialdearen iparraldeko eta erdikaldeko herrien aurka egiten dabe, gobernuak segurtasuna babestu eta bermatu barik. Gatazka horren ondorioz, elikagaien, botiken eta oinarrizko ondasunen prezioak gora egin dau.

Herrialdean dagoan Eliza Katolikoak «terroristen erasoak jasan dauz zuzenean, eta eraso, sarraski, bahiketa eta hilketak egin deutseez komunidade kristinauei». Eraso horreek gorabehera, Elizak arreta emoten deutse desplazatuei, babeslekuak, elikagaiak, hezkuntza- eta osasun-arreta eskaintzen dauz, kredoak eta etniak bereizi barik.

Órgano de la basílica de Lekeitio