03-05-2024 Felipe y Santiago, apóstoles
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Kristau Sarbideko sakramentuak txinatar alkartean
15.01.2024

Kristau Sarbideko sakramentuak txinatar alkartean

Atzo -domeka-, domekero Indautxuko Karmeneko Ama parrokian ospatzen dan txinatar mezan, Teresa txinatar alkarteko gazteak kristau sarbideko sakramentuak (bateoa, sendotza eta jaunartzea) hartu ebazan. On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru zala eta Pablo Yu alkarteko abade laguntzaileak eta Vicentek alkar-meza emoten ebela ospatu zan eleizkizuna.

Mezea txineraz

Pablo Yuk azaldu dauanez, “ospakizun pozgarriaren ostean, Karmeneko Ama parrokiako lokaletan ospatzen jarraitu genduan”. 

Mezea txineraz

Ordueta leku honeetan izango dira alkarte desbardinen ospakizunak kurtso honetan:

Alkarte latinoamerikarra:

Hilaren azken domekaz, Miribillako Santa Maria Josefa parrokian (Torre Urizar Pastoral Barrutia PB), 17:30etan.

Alkarte afrikarra:

Hilaren lehenengo domekan, San Antonio Abata parrokian (Alde Zaharra PB), 12:30etan.

Alkarte txinatarra:

Domekero, Karmeneko Ama parrokian (Autonomia-Indautxu PB), 17:30etan.