03-05-2024 Felipe y Santiago, apóstoles
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Asteburuan, misinoa, heziketa, jaiotzak eta ospakizunak
15.01.2024

Asteburuan, misinoa, heziketa, jaiotzak eta ospakizunak

Asteburuan, Ume Misiolariak kanpaina ospatu da. Horrezaz gainera, askotariko jarduerak izan dira Eleizbarrutian. Hona hemen batzuk:

Kabiezeseko San Pedro eleizako San Isidro Laborariaren eskulturaren zaharbarritzea

Atzo -domeka-, Santurtziko Kabiezes auzoko San Pedro parrokian ospatu zan 11:00etako eukaristian San Isidro Laborariaren (idiakaz eta aingeruagaz) eta Ama Birjinaren eslulturak aurkeztu ziran barriro, zaharbarritu ondoren. 

Kabiezes
San Isidroren eskultura barritu ondoren

Jesus Mari Fernandez eta Loreto Kabiezeseko San Pedro parrokiako eleiztarrak arduratu dira eskulturen zaharbarritzeaz, guztiz hondatuta eta pipiak janda egozan eta. Eroapen eta zehaztasun handiz jardun dabe, “xiringaz baliatuz zulo guztiak estaltzeko”. Margoaz gainera, aingeruari atzamar bi ipini deutsiez.

Kabiezes
Eskulturak barritu aurretik

Heziketa Berrizen

Zapatuz emon eutsen hasiera Berrizen Jesusi buruzko heziketa sailari, Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko zuzendariaren gidaritzapean, Oiz-Anboto Pastoral Barrutiko (PB) gazte arloko eragileei zuzenduta. 

Heziketa Berrizen
Heziketa Berrizen

Jaiotzen lehiaketa Gernikan

Mikel eta Asier Omaetxebarria Mograko katekesiko taldekoak eta Paule eta Ander Ortiz Koskonaga Asti Taldea aisialdiko taldeko kideak izan dira Gernikako jaiotzen argazki-lehiaketaren aurtengo irabazleak. Atzo -domeka- banatu ziran sariak. Gehiago jakiteko: hemen

Jaiotzen lehiaketa Gernikan
Jaiotzen lehiaketa Gernikan
Ekitaldi honetan saritutako jaiotzak

Ume Misiolariak

Atzo ospatu zan Ume Misiolariak kanpainaren haritik, Bizkaia Irratian alkarrizketa egin eutsen joan dan uztailean Filipinetara misiolari joan zan Jaione Lopez gazteari. Alkarrizketa: hemen.

La talla de San Isidro, tras la restauración