27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Domekaz ospatuko da ‘Ume misiolariak’ jardunaldia
08.01.2024

Domekaz ospatuko da ‘Ume misiolariak’ jardunaldia

"Nazana banatzen dot" goiburuaren haritik ospatuko da domekaz -urtarrilak 14- 'Ume misiolariak' jardunaldia. Feli Martin Misinoetarako Eleizbarrutiko ordezkariak egun honetarako idatzi dauan gutunean azaldu dauanez, "dei egiten jake neskato eta mutikoei dirana banatu daien eta pertsonen eskura jarri daiezan talentuak eta bizitza". Kanpainaren inguruan gehiago jakiteko: hemen

‘Ume misiolariak’ egunez, mundu osoko umeek, “misiolari txiki bihurtuta”, alkarri laguntzea sustatu gura da.

Kanpaina, Abendualdian hasi zan Gabonen inguruan ospatutako “izar-ereile” jardueragaz eta datorren domekaz, urtarrilak 14, burutuko da. 

Abenduan, gainera, beste jarduera bitan parte hartzeko aukera eskaini zan: marrazki-lehiaketa eta itsulapikoa.

Gehiago jakiteko eta lagungarriak eskuratzeko: hemen