27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Eleizbarrutiko abadeak 5 Ministerio Ordenatuko kideentzako gogo-jardunak
07.01.2024

Ministerio Ordenatuko kideentzako gogo-jardunak

Bihar hasiko dira Ministerio Ordenaturako kideek egiten dabezan gogo-jardunen txanda biak (gazteaniaz eta euskeraz). Oraingoan, txanda biak Larreako Gorarte Etxean (Zornotza) ospatuko dira barikura arte -urtarrilak 12-. Lontzo Zugazaga eta Miguel Angel Esnaola Eleizbarrutiko abadeek zuzenduko dabez, hurrenez hurren, euskerazko eta gaztelaniazko gogo-jardunak. Datorren ostean ospatuko dira Madrilen gotzainentzako gogo-jardunak be, Gotzainen Batzarrak antolatuta, eta On Joseba Segura Bilboko gotzaina be bertan izango da. 

Gainera, Ministerio Ordenaturako Idazkaritzak eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak heziketa-jardunaldia antolatu dabe. Santurtziko San Juan de Dios ospitalean ‘hobeto zaintzeko’ institutuko zuzendari dan Jacinto Batiz doktoreak jardungo dau, “bizitzaren azkenean, bioetika, zainketa aringarriak eta akonpainamendua” gaiaren haritik, otsailaren 15ean.

Maiatzaren 9an, Felix Larrondo VI. bikaritzako lurralde bikarioak erretiroa gisatuko dau Begoñako Gogarte Etxean.

Maiatzaren 23an, Jesukristo Abade Nagusi eta Betierekoaren egunez, abadegintzaren urteurrenak (Diamante, Urre eta Zidarrezko Ezteguak) ospatuko dira.