19-01-2026 Lunes, II semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astearen hasiera
19.01.2026

Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astearen hasiera

Beste urte batez, urtarrilaren 18tik 25era, Eleizak Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astea ospatuko dau, aurton, «Espiritu bera. Itxaropen bera» goiburuaren haritik. Hain zuzen be, San Paulok Efesoarrei idatzitako epistolatik hartutako goiburua da: "Bat bakarra da gorputza eta bat bakarra Espiritua, egin jatzuen deiari dagokion itxaropena be bat bakarra dan moduan” (Efesoarrei 4, 4). Bilboko eleizbarrutian, datorren domekaz, urtarrilak 25, ospatuko da asteko ekitaldi nagusia Santiago katedralean 19:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. 

Kristauen batasunaren sustapenerako Pontifize Batzordeak eta Fede eta Konstituzinoarako Eleizen Biltzar Ekumenikoko Batzrodeak batera prestatu dabez lagungarriak zortziurrenekoo gogoeta eta ospakizunetan laguntzeko. 

Aurton, Armeniar Eliza Apostolikoa arduratu da Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Asterako otoitz eta gogoeten prestaketaz. 

Astearen inguruan gehiago jakiteko eta lagungarriak eskuratzeko: hemen.

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Ekumenismoa