Karidade eta Zuzentasunerako III. eta VII. bikaritzetako boluntarioen Garizuma-aldiko erretiroa
“Ez zerbidua izatera, zerbitzari izatera baino”. Mt 20, 28. Gure zerbitzuaren nortasuna”
Hirurogeta hamar lagun inguru batu zan Karidade eta Zuzentasunerako III-VII bikaritzetako boluntarioen erretiroan. Gonzalo Eguia Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutian (PB) diakono lanetan ari danak gidatu eban saioa.
Caritasek bazterketa jasaten daben pertsonen arretarako dauan Haran zentroan egin za harrera. Olga Delgado Caritaseko kideak azaldu dauanez, “bertan, eskaintzen dabezan askotariko zerbitzuak aurkeztu euskuezan: Gertu (arreta oinarrizko beharrizanei, jantokia, garbitasuna, garbitegia…) eta Giltza (akonpainamendua gizarteratzerako). Ondoren, “Sortze Garbia parrokian, bakarka eta taldean gogoeta eta otoitz egiteko uneak izan genduzan”.
Olgaren esanetan, “alkarregaz emondako denporagaitik Jainkoari eskerrak emonez amaitu genduan erretiroa, Gabriela Mistralen ‘El placer de servir’ olerkiaren haritik: ‘Zerbidu dozu gaur? Nor?'”.
Kulturarteko Kurutze-bidea Deustuko San Felicisimo parrokian