19-09-2025 Viernes, XXIV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Kulturarteko taldeek kurtsoari hasiera emon deutse
19.09.2025

Kulturarteko taldeek kurtsoari hasiera emon deutse

Joan dan domekaz, irailak 14, Iparraldeko kulturarteko biltzarra egin zan, Donostia, Iruña eta Tutera, Calahorra eta La Calzada-Logroño, Bilbao eta Gasteizko eleizbarrutietako ordezkariak bertan zirala, 2025-2026 kurtso barriari hasiera emoteko. Jubileu Urtearen testuinguruan, Gasteizko eleizbarrutiak egin eutsen harrera jubileu tenplu izendatutako Estibalizeko Andra Mariaren santutegian.


Ekitaldian, 600 lagun inguru batu ziran, “Migrantes: tejiendo esperanza”. Migratzaileak: Itxaropena ehuntzen” goiburuaren harira. Bilboko eleizbarrutiko kulturarteko taldeetako eta kultur komunitateetako 165 lagunek parte hartu eben.

Kulturarteko alkarteen kurtso hasierako biltzarra

Harreraren ostean, Eukaristia ospatu zan, On Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzaina buru zala. Egunean zehar, ez ziran falta izan askotariko jolas-jarduerak, alkarte-otorduak eta musika. Amaieran adierazo ebenez, “egun aberasgarria izan da, kulturarteko hartu-emona eta bizikidetza nabarmendu diralarik”.

Kulturarteko alkarteen kurtso hasierako biltzarra
Kulturarteko alkarteen kurtso hasierako biltzarra
Kulturarteko alkarteen kurtso hasierako biltzarra

Afrikar, latinoamerikar, txinatar eta filipinar alkarteen Mezak

Afrikar alkartea. Hilaren lehengo domekaz batuko da, 17:00etan, Bilboko San Anton parrokian, hain zuzen be, egun honeetan: urriak 12, azaroak 2, abenduak 7, urtarrilak 4, otsailak 1, martxoak 1, apirilak 12, maiatzak 3 eta ekainak 7. 

Latinoamerikar alkartea. Hilaren azken domekaz, Miribillako Santa Maria Josefa parrokian, 17:30etan: urriak 26, azaroak 30, abenduak 14, urtarrilak 25, otsailak 22, martxoak 29 eta maiatzak 31.

Txinatar alkartea. Domekero Indautxuko Karmeneko Ama parrokian, 17:30etan.

Filipinar alkartea. Domekero, Romoko San Jose Langilea parrokian, 17:00etan.

Kulturarteko Mezak 2025-26
Imagen del encuentro inicio de curso comunidades interculturales, el pasado domingo en Vitoria.