Pastoral Idazkiaren V. kapituluan, “Paradigma berri bat: testigantza xumearen indarra”, gotzainek beren.beregi aitatzen dabe: “Jesusen historian, gurutzea da bere bizitza piztuerarekin lotzen duen elementu nagusia, Pazko misterio osoari zentzua
emanez”.
Euren ustez, errealitate honek “fededunen elkartearen izatea eta testigantza taxutu behar
ditu”.
Kurutzea: indar eraldatzailea
aGotzainen esanetan, kurutzea “kristau elkartean
bertute zehatzak modelatzen dituen indar eraldatzailea” da. Gainera, “bortizkeriaz erantzun beharrean, gaizkia xurgatu eta barkamena eskaintzen duen Jainkoa agertzen du gurutzeak” eta, horrezaz gainera, “Ebanjelioarekiko leialtasuna lehenesten du. Gurutziltzatuarekiko gure identifikazioa adierazten duen gurutzearen seinaleak kontraste sakona adierazten du beldurraren, erresuminaren eta auto-babesaren gainean eraikitako gizarteekin”.
Alkarren Barri aldizkariaren azken alean dago eskuragarri idazkia