16-04-2026 Jueves, II semana - pascua
24.05.2023

Salestarren ospakizuna Maria Soroslearen egunez

Gaur, maiatzak 24, Maria Soroslearen eguna ospatzen da, egun handia salestarrentzat. Salestarrek hiru ikastetxe dabez Barakaldon, eta iaz euren urteurrenak ospatu ebezanez -Barakaldoko salestarrek 125 urte, Gurutzetako salestarrek 80 urte eta monja salestarrek 75 urte-, autorpena jaso eben udalaren aldetik. Gehiago jakiteko: hemen. Maiatzaren 15ean hasita, bederatziurrena ospatu dabe eta atzo arratsaldez prozesinoan atara ziran Ama Birjinagaz Barakaldon daben ikastetxearen inguruan -aurton lehenengo jaunartzea egin daben ikastetxeko umeek be parte hartu eben- eta lore-eskaintza, 20:00etako mezaren ostean. 

Gaur, salestarrek Barakaldon daukien ikastetxeko eleizan, hainbat Eukaristia ospatuko da. Goizeko 9:00etan (bakarrik ikastetxekoentzat) eta eguerdiko 12:00etan. Arratsaldez, 18:00etan eta 20:00etan (Meza nagusia). Goizez, 8:00etan zabalduko da eleiza eta arratsaldez, 16:30etan.

Maria Soroslea
Eukaristia atzo arratsaldez; ostean, prozesinoa egin zan
Maria Soroslea
Maria Soroslea

“Kantarte” Abesbatza

Datorren zapatuz, maiatzak 27, “Kantarte” abesbatzak kontzertua eskainiko dau, Paula Perez Buenoren zuzendaritzapean, arratsaldeko 20:00etako Eukaristia amaitzeaz batera (sarrera doan).

Momento de la procesión María Auxiliadora, ayer, en Barakaldo