Gehiegikerien prebentzinoari buruzko heziketa-saioa Zornotzan
HOACen Batzar Nagusia Bilbon
Eguneko gaien zerrendan hiru puntu nabarmendu ziran. Lehenengoa, Eleizbarruti lez eta maila orokorrean, abuztuaren 12tik 15era, “Zubiak eraikiz, harresiak eraitsiz. Eleiza langileen munduan senidetasunezko lokarriak estutuz” goiburuaren haritik Segovian ospatuko dan XIV. Batzar Nagusiaren prestaketa. Langile eta Lan Pastoraltzarako Ekintza Katolikoko mobimentuko militante guztiei deialdia egin jake parte hartu daien. Bigarrena, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoa nork bere egin eta garatzeko irakurketaren maitzak batera jarri. Bizkaiko hainbat bikaritzatan dagozan 8 taldeetan (Enkarterri, Alde Zaharra, Errekalde, Santurtzi, Barakaldo, Durangaldea, Galdakao, Done Bikendi) egin dabe irakurketa. Hirugarrena, Eleizbarrutiko Batzordean erantzukizunak barritzeko prozesuaren inguruko alkarrizketa. “Egun berezia, sakona, langileengana eta lanaren eremura Jesukristoren proposamen askatzailea eroateko konpromisoa berresteko eguna”.