21-05-2024 Martes, VII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 HOAC mobimentuak Batzar Nagusia prestatzen dihardu
23.01.2023

HOAC mobimentuak Batzar Nagusia prestatzen dihardu

Zapatuz, Bizkaiko HOACek Eleizbarrutiko Batzar Nagusia ospatu eban, hain zuzen be, HOACetik azaldu dabenez, "topaketa, ospakizuna eta alkarrizketa, bizitza eta fedea batera jarteko eta angileen eremuan gaur egun bizi dan egoera eta egiteko ebanjelizatzaileak aurrez aurre jarten deuskuzan erronkak kontuan hartuta, urtean zehar garatuko diran helburu eta jarduerak zehazteko". Egun berean, zapatuz, Adin Txikikoen Babeserako eta Sexu Gehiegikerien Prebentzinorako Batzordearen ekimenez, saioa ospatu zan Zornotzako Andra Mari parrokian, eleiz inguruan gertatu daitekezan sexu gehiegikeriak prebenitzearen inguruan. Juli Moreno Batzordeko kideak eta Txemi Santamaria Lagungoko kideak gidatu eben saioa.

Gehiegikerien prebentzinoari buruzko heziketa-saioa Zornotzan

HOACen Batzar Nagusia Bilbon

Eguneko gaien zerrendan hiru puntu nabarmendu ziran. Lehenengoa, Eleizbarruti lez eta maila orokorrean, abuztuaren 12tik 15era, “Zubiak eraikiz, harresiak eraitsiz. Eleiza langileen munduan senidetasunezko lokarriak estutuz” goiburuaren haritik Segovian ospatuko dan XIV. Batzar Nagusiaren prestaketa. Langile eta Lan Pastoraltzarako Ekintza Katolikoko mobimentuko militante guztiei deialdia egin jake parte hartu daien. Bigarrena, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoa nork bere egin eta garatzeko irakurketaren maitzak batera jarri. Bizkaiko hainbat bikaritzatan dagozan 8 taldeetan (Enkarterri, Alde Zaharra, Errekalde, Santurtzi, Barakaldo, Durangaldea, Galdakao, Done Bikendi) egin dabe irakurketa. Hirugarrena, Eleizbarrutiko Batzordean erantzukizunak barritzeko prozesuaren inguruko alkarrizketa. “Egun berezia, sakona, langileengana eta lanaren eremura Jesukristoren proposamen askatzailea eroateko konpromisoa berresteko eguna”.

HOAC