Cristina Gorostiza Hospitalitateko Bizkaiko presidenteak azaldu dauanez, domekaz egun osoa emongo dabe Santiago de Compostelan, Meza Nagusia ospatuz katedralean eta uria bisitatuz.
Gaur gauez iritsiko dira Galiziara eta bihar -zapatua- O Grove eta Rias Baixas bisitatu eta txanelak ikusiko dabez, Sanxenson bazkaldu eta upeltegia bisitatuko dabe.
Astelehenez, etxerako bueltan, Oviedotik igaroko dira, bertan geldialdia egin eta San Pelaio monja beneditinarren monasterioan meza ospatuko dabe.